blogak

Irinmodo (1307-2017)

JUAN BAUTISTA ITURRIOTZ ETA LIZARRITURRI (1644)

Santiago Ordenako kide izatea XVII. mendeko gizonek gehien desiratzen zituzten asmoetako bat zen, eta, beraz, ordena elitista horretan sartzea ez zen bide erraza mende horretan. Testuinguru honetan aurkitzen da Juan Bautista Iturriotz eta Lizarriturri ere, une hartan Espainiako ejertzitoan kapitaina zena.

Prozesua, hala ere ez zen berdina denontzat. Noblezia altuko edo errege familiako beste kide batzuentzat gertatzen ez zen bezala, berrientzat aitortzea
edo ziurtatzea euren aurrekoen kristau zaharraren jatorri garbia ezin zutenena asko zirelako.

Santiagoko Ordenan sartu nahi zuenentzat bere lehen lau abizenetan onartu behar zuen, Espainiako odoletik forura bitarteko kaparea edo semeordea izatea, eta ez pribilegiozko kaparea, eta horren froga bere aita, ama, aitona-amona eta amonei buruzkoa izan behar zen. Gainera, frogatu behar zuen, era berean, ez berak ez bere gurasoek ez aitona-amonek ez zutela eskulanik edo industriarik egin. Ezta arraza edo judutar, jentil, musulman, heretiko, konbertitu, urruneko jatorri izana ere.

Bide batez esan behar dugu,  militarra zein erlijiosoa zela Santiago ordena.  Hala, Santiagoko ordenak agustindar kalonjeen araurik leunena onartu zuen.  Ordenako zaldunek pobrezia eta obedientzia botoak onartu zituzten. Hala ere, agustindarren arauari jarraiki antolatu zirenez, kideak ez zeuden kastitatezko botoa ematera behartuta, eta ezkondu ahal izan ziren.

Beraz, esandakoak esanda, hemen dugun dokumentazioaren helburua Juan Bautistaren jatorri "garbia" adierazteko egiten den prozesua da, horretarako gertukoen testigantzak jasoz. 

1590eko martxoaren 27an jaio zen Juan Bautista, eta Uzarragako San Juan Bataitzailearen parrokian bataiatu zuten:

IRINMODO (1307-2019): noviembre 2014

"El Capitán Juan Bautista de Yturrioz, natural de la villa de Ançuola, que confina con la de Vergara de la provincia de Guipuzcoa".

Iturriotz baserria

1644ko abuztuaren 13ko dokumentu honetan agertzen den lehendabiziko orrialdeenetakoan, Juan Bautistaren gurasoen zein aiton-amonen informaioa eskaintzen da:
  • Gurasoak: Juan de Iturrioz eta Catalina Perez de Lizarriturri... "dueños de la casa y solar de Iturrioz".
  • Aitaren aldeko aiton amonak: Juan de Iturrioz eta Gracia Joaniz de Elussa... "hija de la casa solar de Elussa".
  • Amaren aldeko aiton amonak: Esteban de Lizarriturri eta Maria Perez de Aranburu.

Ondorengo orrialdeetan ordenean sartu behar zirenen inguruko lekukoei egiten zitzaizkien galderak adierazten dira ("interrogatorio para que se haga informacion que se acostumbra sobre el Abito de Santiago que pretende"), ondoren banan-banan erantzun behar izaten zirenak, eta notarioak hitzez-hitz aktan jaso behar izaten zituenak:

 

Galdetegi hone erantzunak jasotzeko Antzuolara joan ziren arduradunak, eta bertan 33 lekukoren testigantzak jaso zituzten; besteak beste, herriko abadea zen Melchor de Iñurrigarrorenak, baina baita, esate baterako, Bartolome de Iñurrigarro, Juan de jauregui, Joan e Benitua, Jan de Salinas, Joan de Goitia,... Tartean baita udal idazkaria edo eskribaua zen Thomas de Villarrenak. 

Hemen azpian batzuen lekukotzak:

 ONARPEN AGIRIA: 

"... MANDARON SE LE DESPACHE TITULO DE CABALLERO DE L ORDEN DE SANTIAGO A JUAN BAUTISTA YTURRIOZ NATURAL DE LA VILLA DE ANZUOLA, PROBINCIA DE VIZCAYA... A 14 DE SETIEMBRE DE 1644 AÑOS..."

IRINMODO (1307-2020): HERRIKO HARMARRIAK

"SON DE LA CASA SOLAR DE LIZARRITURRI, SITA EN ANZUOLA"
(LIZARRITURR ETA REZOLA ETXEA. DONOSTIA)


ITURRIA:

Titulo Nombre Atribuido: Iturrioz y de Lizarriturri, Juan Bautista de. Signatura: OM-CABALLEROS_SANTIAGO,Exp.4167. Fecha Formación:1644. Código de Referencia: ES.28079.AHN//OM-CABALLEROS_SANTIAGO,Exp.4167.Web: http://pares.mcu.es/ParesBusquedas20/catalogo/show/1717515

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07