blogak

Irinmodo (1307-2017)

JOSE DE ZUMAETA, LIMARA DOA

zumaeta baserria bilaketarekin bat datozen irudiak
Zumaeta baserriak 
(Lizarraga auzoan).

Zumaeta baserriko seme baten berriarekin gatoz honetan: Jose de Zumaeta (egin klik!) . Sevillan bizi zen XVII. mendearen bukaeran (1695), eta orduan baimena eskatu zuen Peruko Limara joateko. Baina ohikoa zen bezala, eskaerarekin batera, informazio espediente bat zabaldu zitzaion: "Expediente de información y licencia de pasajero a Indias de José de Zumaeta, natural de la villa de Anzuola y vecino de Sevilla, en la Provincia de Guipuscoa, a Lima. Sevilla, 1 de septiemre de 1695" delakoa.

JUSTIFIKAZIO AGIRIA

Zera diosku aipatutako Joseph de Zumaetak bere agirian: 

"En la ciudad de Lima se alla un tio mio que se llama D. Pedro de Lascuren y Sumaeta" (Laskurain eta Zumaeta)

Alegia, Limatik, bere osabak deituta-edo, bertara joateko deia jaso zuen, izan ere konfiantzazko jendea behar omen zuen osabak bertan, eta aitzaki hau tartean eskatu zuen bere iloba Jose, bertara joatea; eta nola? Bada ".. en la presente armada de galeones del cargo del General Conde de Sancedilla, a la dicha ciudad de Lima".

BAIMEN AGIRIA

Eta hala "se le da despacho que se acostumbra para que pueda embarcarse en qualquier de los navíos de la flota que este año ha de yr a la provincia de tierra firme... Sevilla... en quatro dias del mes de septiembre de 1695 años".


LIMA 1750. URTEAN
Iturria: De No machine-readable author provided. Dobleclick assumed (based on copyright claims). - No machine-readable source provided. Own work assumed (based on copyright claims)., Dominio público, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=1154518


UDALETXEA
(Iturria: mons.wikimedia.org/w/index.php?curid=59399041)

ITURRIA
  • Signatura:CONTRATACION,5457,N.9. Fecha Formación:1695-09-04.Código de Referencia:ES.41091.AGI/10//CONTRATACION,5457,N.94

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07