blogak

Irinmodo (1307-2017)

JOSE ANTONIO AGIRRE AGIRREZABAL


IRINMODO (1307-2020): GERRA OSTEKO ZIGORRAK (III): FRANCISCO ...Etxenagusia baserria, gaur desagertuta, Galartza auzoan.

Entzunda, irakurrita edo zurrumurruren bat izanda, agian jakin izan duzu Euskadik izan duen lehendabiziko lehendakariaren familia-sustraitako batzuk Antzuolakoak direla; izan ere, Jose Antonio lehendakariaren aitona,  Jose Antonio Agirre Aguirrezabal zena, 1828ko urriaren 22an jaio zen Antzuolan, zehazkiago esanda, Etxenagusia baserrian, Galartza auzoan. Bere gurasoak, berriz, Juan Bautista Agirre Gabilondo eta Lorenza Aguirrezabal Mujika ziren. 

Petra Barrenetxea-Arano eta Garitano bergararrekin ezkondu zen Jose Antonio. Teodoro de Aguirre Barrenechea-Arandoizan zen euren semea, Bergaran jaioa, 1872ko maiatzaren 1ean, ondoren Bernardina Lecube Arambururekin ezkondu zena. 
Aipatutako Teodoro de Aguirre (1872-1920) eta Bernardina Lecubek (1877-1950) 10 seme-alaba izan zituzten: José Antonio (1904-1960), Ignacio (1906-1912), Juan María (1908-1987), Maria Teresa (1909), Maria Encarnación (1911-1940), Tomas (1912-1979), María Cruz (1914-1970), Teodoro (1916-1974), Ignacio (1918-1966) eta Angel (1920-1980).

 https://ianasagasti.blogs.com/.a/6a00d8341bf85353ef0263e85f356d200d-pi
 Iturria: https://ianasagasti.blogs.com

Badakigu ere lehendakariaren aitonak txokolatia egiteko lantegitxoa zeukala Bergaran. Ondoren, txokolategintzan ezaguna zen Bilboko Artekalen bizitzen hasi zirela, badakigu “Chocolates la Vizcaína” izeneko jardunaren jabe izan zela. Urte haietan oso ohikoa zen txokolatia hartzea bai gosaltzeko eta baita meriendatzeko ere. Agirretarrek ez zuten gutxiago izan nahi, eta 1888an fabrika moderno bat eraikitzen hasi ziren Tivoli zeharbidean, eta handik gutxira eskala handiko ekoizpena hasi zen, bulego propioa Bilbon, Bergaran eta beste bat Madrilen bertan izatera iritsiz (La Vizcaína, Arenal kalea 18). Bere seme Teodorok eta Pablok zuzendu zuten Chocolates Agirre 1907an, patriarka hil ondoren. "Eska itzazue nonahi Agirreren txokolate goxoak", esango dute Espainiako prentsan eta gastronomian espezializatutako aldizkarietan.

Agirre Lekube lehendakaria (cropped).jpgJose Antonio Agirre, lehendakaria.
Iturria:  By Jesus Elosegi Irazusta - http://www.guregipuzkoa.net/photo/1021080, CC BY-SA 3.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=37777804





Teodorok, lehendakariaren aitak, negozioaren kudeaketa abokatutzarekin uztartzen du, bere anaia Pablok Ingalaterrara bidaiatzen duen bitartean elaborazio teknika berriak bertatik bertara ezagutzeko. 1911n motor elektriko bat instalatu eta Tivoli lantegia zabaldu zuten, 1914an zilarrezko ezteiak ospatuko zituena auzoko haurrei gozokiak banatuz. Tartean jaio zen Jose Antonio, Teodoro eta Bernardina Lekuberen 10 seme-alabetatik zaharrena. "Chobil" 1920an sortu zen eta "Chocolates Bilbaínos" da, hiriko lau fabrikatzailek muntatutako elkarte anonimoa: la Dulzura, Caracas, Martina Zuricalday eta Chocolates de Aguirre. Horietako bakoitzak % 25eko partaidetza izan zuen negozioan, eta sektoreko bigarren garrantzitsuena izan zen Espainian. Enpresa Tivoli kaleko 4. zenbakian zegoen.
Hurrengo urratsa, "Chocolates Bibaínos"  1920ko uztailaren 10ean sortu ziren, Teodoro Aguirre hil baino lehentxeago. Aitarik gabeko umezurtza 16 urterekin, Jose Antoniok estraofizialki laguntzen du familia-enpresan, adinez nagusi izan arte (orduan 21 urterekin), eta gero kontseilari eta kudeatzaile gisa.

 Iturriak:





jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07