blogak

Irinmodo (1307-2017)

JESUSEN LAGUNDIA ETA ANTZUOLAKO BASERRIAK

Ihs-logo.svgJESUSEN LAGUNDIAREN LOGOA.By Moranski - Norberak egina, Jabetza Publikoa, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=5596804 
Jesusen Lagundia Eliza Katolikoko Ordena Erlijiosoa da. Loiolako San Ignaziok sortu zuen 1534ean eta 1540an Pablo III.a aita santuak onartu zuen. 

XVIII. mendeko Europako gobernu ilustratuek Jesusen Lagundiarekin amaitzea proposatu zuten, aita santuaren baldintzarik gabeko defentsagatik, jarduera intelektualagatik, finantza-botereagatik eta eragin politikoagatik. Egia esan, etsai boteretsuak irabazi zituzten.

1767ko jesuiten kanporatzea Karlos III.a erregeak agindu zuen, aurreko urteko herri matxinaden bultzatzaile izan zirelako, Motin de Esquilache izenarekin ezagutzen direnak. Sei urte beranduago, Espainiako erregeak, Klemente XIV.a aita santuak jesuiten ordena ezabatzea lortu zuen. 1814an berrezarri zen, baina jesuitak beste bi aldiz kanporatuak izan ziren Espainiatik, 1835ean, Maria Kristina Borboikoaren erregeordetzan, eta 1932an, Espainiako Bigarren Errepublikan.

1767ko apirilak 2an, jesulagunen 146 etxeak, erregeren soldaduek, egun sentian itxiak izan ziren, eta bertan, justifikatzen zen 1767ko Zehapen Pragmatikoan jasotako kanporatze agindua eman zitzaien.

Jesuiten ondasunei dagokienez, landa finkak enkante publikoan salduak izan ziren, tenpluak gotzainen esku geratu ziren, eta eraikin eta etxeak elizbarrutiko mintegi bihurtu ziren, beste ordena erlijioso batzuen esku utziak izan ziren edo euren hezkuntza helburuari eutsi zioten, "guztiak jakitun baitziren kanporatzeak irakaskuntzan uzten zuen hutsune handiaz". Hori gertatu zitzaion Bergarako Jesus Lagundiaren ikastetxeari, beraz.


Bergara seminarioa 2005-04-24.JPG
BERGARAKO ERREGE MINTEGIA.
By josugoni - Norberak egina, Jabetza Publikoa, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=1023091

Bergarako Errege Mintegia, berriz, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak sortu zuen 1776an, Real Seminario Patriótico Bascongado de Bergara izenarekin eta jesuiten ikastetxea izandako eraikuntza berean kokatu zuten. Gaur egungo Plaza Nagusian kokatua dago.

Arestian, esan bezala, jesuiten ondasunak saldu ziren enkantean, eta euretako batzuk gerora sortu zen Bergarako Erret Mintegiari esleitu zitzaizkion: Lamariano (goikoa eta azpikoa omen dira), Arrelus Txiki eta Erautza baserriak.

IRINMODO (1307-2020): ERAUTZA BASERRIKO EZKONTZA ONDASUNAK (1664)

Erautza baserria

Azpian daukagun dokumentuak -1788ko abendauren 12koak- horixe adierazi nahi digu, nola garai bateko jesuiten ondasunak  Errege Mintegiari zegozkiola. Hauxek ondasunak: Lamariano, Arrelus-Txiki eta Erautsa baserrikoak "... pertenecidos, carros de leña, corderos, manzanos y genero que satisfacen los inquilinos de dichos caserios".

Ondasun guzi hauek "... se podran enagenar con arreglo a lo dispuesto por Su Magestad para inponer sus capitales en el Banco Nacional de San Carlos...".

 













    "... el colegio que fue de los regulares de la extinguida compañia de Jesus de la villa de Vergara, adjudico y aplico en nonbre del Rei a fabor del Real Seminario Patriotico Bascongado... con arreglo a lo dispuesto por Su Magestad para inponer sus capitales en el Banco Nacional de San Carlos...".

     Iturriak:
    • Código de referencia: AHPG-GPAH H245. Libro registro de contadurías de Antzuola (1773/1797). Irudiak: GPAH40245_A_012100v.jpg//GPAH40245_A_012200r.jpg//GPAH40245_A_012200v.jpg



      jatorrizkoa ikusi

      2013-2023
      Blogetan! Blog izarren bila

      AZKUE FUNDAZIOA
      Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
      Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07