blogak

Irinmodo (1307-2017)

IRIARTEKO MARTIN eta PEDRO ANAIAK, AMERIKETAN HILDA (1597)

Iriartegainekoak ("Yriarte Suso") ziren Pedro eta Martin, anaiak. Beren gurasoak Martin Martinez Iriarte (Yriarte) eta Ana Zumeta (Çumeta) ziren. Iriartegaineko eta Zumeta baserrikoak, hain zuzen. Dauzkagun datuen arabera (Donostiako Elizbarrutiko artxibo historikotik jasota) zazpi anai-arreba ziren guztira: lau anai eta hiru arreba.

 

 IRIARTE GAINEKOA

Pedro 1555eko urtarrilaren 20an jaio zen. Martin, berriz,  1568ko otsailaren 8an. Beraz, bata bestearekin, 13 urteko aldea zeukaten.

Ez dakigu nola joan ziren Ameriketara eta ezta zein tokitan eta zergatik ere hil ziren Pedro eta Martin. Posible litzateke aurretik Pedro joan eta ondoren Martin, ohi zen bezala.

Dakiguna da  1596an hil zirela Ameriketan: "en la Carrera de Indias junto a su hermano, en Anzuola se hizo el sentimiento" diosku heriotza agiriak.

Beraz, Ameriketara joaten ziren herritarren egoerak nolakoak ziren sarritan ez dakizkugu arren, iristen ziren albiste batzuk ez ziren izaten onenak. Ze zurrumurru ibiliko ote zen garai hartan Antzuolan heriotza hauen bueltan! 

ITURRIAK:

DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO ARTXIBO HISTORIKOA:

  • https://artxiboa.mendezmende.org/eu/busque-partidas-sacramentales/bautismo.html  eta
  • https://artxiboa.mendezmende.org/eu/busque-partidas-sacramentales/defuncion.html.
    

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07