blogak

Irinmodo (1307-2017)

IRAKUSKANTZAREN ARAZKETA (III): JOSE SAEZ GONZALEZ

Dagoeneko ezagutu ditugu Antzuolako eskolan izandako bi maisu-maistren espedienteak, eta bertan antzeman zer nolako dokumentuak eta testigantzak egin eta ematen ziren herriko haurren heziketan arduratzen zirenen inguruan. Herriko zein kanpoko eragileen iritziak eta balorazioak aztertuz, garai hartako egoera soziopolitikora neurri batean hurbiltzeko aukera ere izan dugu.

Honetan dakargu hirugarren espedientea, herriko maisua zen Jose Saez Gonzalezena. Zortzi dokumentu dauzka espediente honek, eta azken sententzia argia: "inhabilitación perpetua para el desempeño de escuelas". 

Arrazoiak, lau:

1. Ezker ideologiakoa izatea.

2. Mugimendu Nazionalaren kontra egindako adierazpenengatik.

3. Fronte Popularreko kolaboratzaile izatea.

4. "Gorriekin" herritik alde egitearren.

Herriko eragile batzuk (apaiza, gurasoen lehendakaria, alkatea) eta Bergarako Goardia Zibila bat zetozen ezarritako hainbat akusaziorekin (hemen azpiko dokumentuetan adierazita).

 







Zoritxarrez ez daukagu bere deskargurako edo defentsarako  egindako dokumenturik. Beraz, ezin esan nola bukatu zen bere zigorra. Hala ere, bere epaiketaren arrazoiak zein antzerako maisu-maistrena tartean, indultua berehala jasoko zuelakoan gaude. 

 ITURRIAK:

AGA (Archivo General de la Administración): https://www.culturaydeporte.gob.es/cultura/areas/archivos/mc/archivos/aga/bases-de-datos.html

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07