INMAKULADA IRUDIA

Maristen komentua, eliza eta goian San Jose. 1950. hamarkadako argazkia.
Gaur, herriko parrokian, edo zehatzago esanda, bere sakristian, Inmakulada izeneko amabirijina dago.Norbaitek galde lezake nola bukatu duen bertan. Irudi honetaz hitz egiteko Maristek herrian izandako eliza aipatu behar dugu derrigorrez, izan ere, bere aldare nagusiaren erdian kokatu zen Inmakuladaren irudia. Herriko maristentzat, San Josekin batera, kaperako irudi maitagarriena zen.Oso irudi berria da. 1936ko irailaren 21ean, nazionalak Antzuolan sartzear zeudela, eibartarrak omen ziren miliziako batzuk maristen komentuari su eman eta guztiz kiskaldu zela. 1942ko abenduaren 15an, berriz, Gasteizko Gotzaina zen Lauzurika jaunak, berreraikitako kapera bedeinkatu zuen. Beraz, pentsa genezake une horretan jarri zutela aldarean aipatzen ari garen amabirjina. Zera diosku garai hartako kronikak kapera, aldare eta bertan jarritako irudiei buruz: "La reconstrucción se hizo sobre la planta anterior, pero se introdujeron varias mejoras, como la techumbre en forma de quilla de barco invertida, forrados de recuadros con planchas de corcho. Los tres altares, con sus retablos afilinagrados y esbeltos, son de cemento armado, vaciado en molde de escayola ..." ALDAREAREN ERDIN IKUS DAITEKE IRUDIA
Hauxe da 1954ean Maristetako elizan zegoen aldare nagusiak zeukan egitura. Aldare nagusiaren erdian Inmakulada ikus daiteke, eta esan bezala gaur, herriko parrokian (sakristian) dagoena (beheko argazkiak).
Iturria:Santamaria, J.L. eta Ramirez de Okariz, I. (2006). Maristak Antzuolan. Antzuolako Udala.