blogak

Irinmodo (1307-2017)

"IÑARRECUA" LARRUA ONTZEKO LANTOKIA

http://3.bp.blogspot.com/-x7CmMZZ6jFc/UCPnhrqeerI/AAAAAAAAAJU/Csq9a2j-Pyo/s1600/84.TIF

Balbino Bareñok lantoki hau hartu aurretik, bertako jabea Domingo de Laborda izan zen. 
Bere inguruan pare bat albiste topatu ditugu Oñatiko protokolo artxiboan, hipoteka atalean, ete lehenean, 1840ean, albiste bitxi bat datorkigu, izan ere, urte hartan Elorrioko herria haragiz hornitzeko konpromisoa hartu zuen Juan Nicolas Arieta Araunabeñarekin batera, azken hau elorriotarra: " se obligaron de surtir carnes frescas a la misma villa el año de 1841, venciendo la carne a 8 cuartos... hipotecando Domingo la casa y fábrica de tanería o curtidería con sus noques, titulada IÑARRECUA, sita en la calle-barrena, que asegura ser propia suya..." (GPAH40246_A_011400r).

Beste dokumentu batean, berriz, Domingo de Labordak eman zion apaiz bidean zegoen Eusebio bere semeari "la casa y fábrica de curtidería llamada de IÑARRECOA, con su máquina, pozos y demás pertenecidos ... para que perciba sus rentas mientras obtenga una pieza eclesiástica de suficiente congrua".(GPAH40247_A_012200v). 

Dakigun bezala, dagoeneko lantoki hau desagertuta, bertan eraiki zen gaurko Zurrategi plaza.

IRINMODO (1307-2020)



















GPAH40246_A_011400r                                                                            GPAH40247_A_012200v

ITURRIA
- Oñatiko Protokolo Artxiboa: Hipotekak (1818-1845 eta 1845-1858)

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07