Euskaldunok bi takadatan joan ginen Ameriketara. Lehen takadan, XVI. mendetik hasi eta XIX. mendera arte, etxe oneko segundoi eta beste, apaiz, militar, Gaztelako erresumaren funtzionario … zen batez ere bertara joandakoen profila, eta denborarekin Ameriketan konkistatutako lurralde askoren jauntxoak edo elitea izatera iritsi ziren. XIX. mendean joandakoak, ostera, behartsuak izan ziren, jende arrunta, eta gutxi batzuk izan ziren estatus eta aberastasun aldetik aurrera egin zutenak.
Honetan dakargun kasua, aipatutakoaren lehen motatakoa da.
Blog honetan behin baino gehiagotan adierazi dugu herritar asko Ameriketara joateko nola eskatzen zituen baimenak. Honetan, ostera, eskatzailea ez da herritarra bera, baizik eta zeharka egindako eskaera bat da, segurarra omen zen Juan Antonio Lardizabalek (???-1733) egindakoa, hain zuzen ere. Helburua Mexikora joatea zen, Mejikon dagoen Puebla de los Angeles herrira.
Cadizen eginda dago dokumentua, 1723ko ekainaren 28an.
PUEBLA DE LOS ANGELES
(Iturria: De The Sammirs - Trabajo propio, CC BY-SA 4.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=95759592
Ondoren ikusiko den zerrendan baina, ez zen Inazio izan bertara joan zen apaiz bakarra:
Expediente de información y licencia de pasajero a Indias de Juan Antonio Lardizábal y Elorza, obispo de Puebla de los Angeles, a Nueva España, con las siguientes personas:
- Domingo de Gorostiola, confesor, doctor
- Francisco Ignacio de Lardizabal, secretario, doctor
- Andrés de Vicuña, capellán
- Toribio de la Puente, capellán, licenciado
- Pedro de Villasante, capellán
- José de Iturralde, capellán, licenciado
- Antonio de Arregui, capellán, doctor
- Joaquín de Aldariaga, capellán, bachiller
- Joaquín de Lardizábal, natural de Legazpi
- Juan Antonio de Lardizábal, natural de Legazpi
- José de Lardizábal, natural de Legazpi
- José de Ozcariz, natural de Lumbier
- José de Astigarraga, natural de Idiazabal
- José de Iturbe, natural de Villarreal (Guipuzcoa)
- Francisco Javier de Torrecilla, natural de Lumbreras
- Tomás García de Paredes, natural de Salamanca
- Matías Gómez de Matarral, natural de Villamartin (Ob. de Burgos)
- Joaquín Bautista de Ayerbe, natural de Idiazabal
- Diego de Orozco, natural de Ayan (Galicia)
- Juan José de Ochoa, natural de Valtierra
- Diego de Bengoechea, natural de Oñate
- Blas de Iparraguirre, natural de Segura (Guipuzcoa)
- José de Gaztelu y Abaria, natural de Villafrana (Guipuzcoa)
- Manuel de Sein, natural de Oyarzun
- Francisco de Olivan, natural de Graus
- José de Amiano, natural de Segura (Guipuzcoa)
- Agustín de Larzanguren, natural de Segura (Guipuzcoa)
- Joaquín Luzuriaga y Salcedo, natural de Salvatierra (Alava)
- Francisco de Astigarraga, natural de Idiazabal
- Miguel de Lardizabal, natural de Amezqueta
- Francisco Antonio de Antía, natural de Idiazabal
- Ignacio de Eguren, natural de Anzuola (Guipuzcoa)
- Manuel de Berroeta, natural de San Millán de la Gogolla
- José de Beristain, natural de Azpeitia