HEZKUNTZA ANTZUOLAN: LIBURUA ETA ERAKUSKETA
Joan zen eguenian (otsailak 27) aurkeztu zen Olarango jauregian "Hezkuntza Antzuolan" liburua. Herritar mordoxka bat gerturatu zen saiora, eta, liburuaren aurkezpena bukatuta, Olaranen bertan liburuaren izen bera duen erakusketa zabaldu zen.Gune edo txoko ezberdinak dauzka erakusketa honek:- Hezkuntzari buruzko lehendabiziko aipamenak. XVI. mendetik hasita alfabetizazioaz, lehendabiziko eskola eta maisuaz ... hitz egiten da bertan.
- Auzoetako eskolak. Uzarragako eskolari ematen zaio batez ere garrantzia, baina Aizpurutxo (Azkoitia) eta Sarramendikoa (Koroso, OƱati) ahazteke.
- Berriotxoa ikastetxea (Maristak). 1931ean sortu zen Berriotxoa ikastetxea Antzuolan. Herrian zeuden maristek eraikitakoa.
- Eskola Nazionalak. Garai bateko eskola nazionala eta aldi berean publikoa zenari buruz, historia kontatzen da.
- Haur-Hezi ikastola. Herriko ikastolaren sorrera, bilakaera eta herri ikastetxearekin elkartu zeneko garaiak ikus daitezke.
- Antzuolako Herri Ikastetxea. 1981ean ikastola eta herriko ikastetxea bat eginda, Herri Ikastetxe honek bere pedagogia arrakastatsua duen markoa azpimarratzen da txokoan.
- Kapiri, Kanseniako Kongoko eskola. Alfontso misiolariak -dagoeneko hilda- eta Getxoko herriak hasitako proiektuaren jarraipena egiten dute herriko ANELKAR eta Bittor Arbuluk. Bertan ateratako argazkiak ikus daitezke bertan.


ESKOLA NAZIONALAK
UZARRAGAKO ESKOLA
KAPIRI-KANSENIA-KONGO-ANELKAR ETA BITTOR ARBULU
AUZOETAKO ESKOLAK: UZARRAGA, SARRAMENDI ETA AIZPURUTXO
LEHEN HEZKUNTZA BERRIAK: ESKOLAK, MAISUAK, ALFABETIZAZIOA...

BERRIOTXOA IKASTETXEA
BERRIOTXOA IKASTETXEA
HAUR-HEZI IKASTOLA
HAUR-HEZI IKASTOLA ETA HERRI IKASTEXEAREKIN BATERATZEA
ESKOLA NAZIONALA
ESKOLA NAZIONALA
ERAKUSKETA
ESKOLA PLANOAK
ESKOLA UMEAK, MAISTRAK, MAISUAK ...
ANTZUOLAKO HERRI IKASTETXEA: PEDAGOGIA ARRAKASTATSUA
Informazio gehiago: