blogak

Irinmodo (1307-2017)

HERRIKO MENDI BAZTARRAK (9): ERREKAGEIZTO

Errekageizto toponimoa nondik datorren ez dakigu, ez dakigu zein den arrazoia hala deitzeko inguru hau. Hipotesitako bat izan daiteke Antzuolako herriak noizbehinka jasan behar izaten dituen uholdeen sor lekua izan litekeela.  

Egiari zor,  batez ere herrigunean egon diren uholdeen jatorri leku bada izatez Arrola azpi hau, hegoaldeko udako euri ekaitza bortitzak bertatik datozelako. Hala bada edo ez bada, norbaitek gogoan izan du bertatik etorritako urek egindako kalteak, eta izen hau jartzea erabaki zuen.

Azpillaga eta Arrola azpian kokatzen den lur eremu honek ere Antxintxardi izeneko lur eremuarekin bat egiten du beheko lur eremuan. Erreka honek Urkillun bat egiten du Arrandaritik datorren errekarekin.

 

 



 ERREKAGEIZTO AZPIAN ANTXINTXARDI. 

BEHERAGO URKILLU

 ITURRIAK

  •  http://www6.gipuzkoa.eus/CATASTRO/map.htm?id=11&idioma=eus

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07