Herri lurretan gaude, Zorroztarrieta eta Altzeta gainean kokatzen den Azpillaga inguruan. Bertatik joango gara herrian duen lur sailetako batera: Sakonandira. Ez da edozein lursail, izan ere 2000 metro karratu (22.049 m2) gora dituen eremu honetan udalerrian ohikoa ez den SEKUOIA basoa aurkituko dugulako. Inpresioa ematen du basoan sartzen zarenean beste lurralde bateko espazioetara eramaten zaituela inguruak. esate baterako, Kaliforniako Sekuoia Parkera. (egin klik!).
SAKONANDIREN KOKAPENA
Hala ere, pinuaren egoera zein den ikusita, udalerriko hainbat tokitan ere ari dira landatzen sekuoiak. Aspaldikoak dira, berriz, Lapatza gainean aurkitzen ditugun sekuoia erraldoiak!!! (egin klik).