blogak

Irinmodo (1307-2017)

HERRIKO MENDI BAZTARRAK (2): ISTINGAGORRIKO PAGADIA

Istingagorriko pagadia herrian daukagun ederrenen artean koka daiteke bai hedadurarengatik baita bere egoera ekologikoengatik ere. Tokiko izen polita du eta lokatza gorriko lur inguru umela du bere ingurua, eta makina bat errekatxoren jatorria izateaz gain orkatza ugari ibiltzen den ingurua ere bada.

Koroso gainaren azpi aldean kokatzen da eta ezkerretara (Errekandi aldera) zein eskumara (Lizargarate aldera) zabaltzen da. Oñatiko bide zaharra erabiliz gero bat egiteko aukera dugu berarekin, eta ausardia izanez gero, beheruntz jo ere bai, Errekandi izeneko errekarekin bat egin eta Arrandari aldera joateko ere aukera badagoelako.

KATASTROTIK ATERATAKO ARGAZKIA DA. GOI ALDEAN "KOROSO"
IRAKUR DAITEKE


URKILLUTIK HARTU ETA KOROSORA DOAN OÑATIKO GALTZADAREKIN BAT, ARGAZKI PLANO EZBERDIN HAUETAN, OSTERA, ONDO IKUSTEN DA PAGADIAREN ZABALERA ETA EGOERA.
ESKUMAKO BASERRIA ARRANDARI-TORRE

Iturriak:

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07