Ipurtikara joateko bi bide daude. Bat, Olamendi baserritik hasten den pista bat hartu eta gora, goitik behera datorren errekaren norabideari jarraituz, autobiaren biadukturaino. Bertan, goiko eremu guzti horri Ipurtika deitzen zaio. Beste bide bat, berriz, Deskargako errepidea Goikolaua bukatzen den unetik, autobiaren biaduktu azpitik hasten den baso pista hartzea komeni da. Azken hau hartuta, eskuman geratzen zaigu Arraskorta mendi saila. Honekin bat Ipurtika, eta gorako Gorlaeta izenekoa, non Kanterazar izeneko iturria aurki daiteke.
GORLAETA EREMUAN DAGO KANTERAZAR ITURRIA ERE
(Oharra: Plano honetan urdinez azpimarratutako lur eremua Gorlaeta agertzen bada ere, katastroak DORLETA dela deritzo. Hala ere, Olamendiko Julian Lezetak diosku inguru guzti honi GORLETA deitzen zaiola. Beraz, pentsatzen dugu DORLETA akats tipografikoa izan litekeela, eta katastro inskripzioan "G" ordez "D" jarri zitzaiola lur eremu honi)
IPURTIKAKO BIADUKTUA
ARRASKORTA-IPURTIKA
ITURRIAK