blogak

Irinmodo (1307-2017)

HERRIKO MENDI BAZTARRAK (10): GENTILETXE

Arrolatik Deskargako bidea hartzen badugu, lur sail honetatik derrigorrez pasatuko gara. Ohitura bada gas-bideak egindako bidea jarraituz ibili, garai bateko bidetik joanez gero aukera izango da tumulua ere ikusteko (argazkian). 

Tumulua historiaurreko monumento megalitiko mota bat da, eta hauek dauden inguruak "gentiletxe" izendatzeko joera dago, han eta hemen. Beraz, baita gure udalerrian ere. 

Gentiletxe lur eremu zabala da, Legazpiko udalerriarekin bat egiten duena, eta Lakiriola gainean dagoen txabolaraino (Lakiriolaburu izenez ere zagutzen dena) iristen da. Beherago dago aterpetxea. Bertan ere, zelai erdian, Ardanbidetako mugarria dago, Legazpi eta Antzuolako udalerrien arteko mugarria dena.

 


 GENTILETXEKO INGURUAK: 

GARAI BATEKO TXABOLAK, TUMULUAK ...

 ITURRIA:

  •  http://www6.gipuzkoa.eus/CATASTRO/map.htm?id=11&idioma=eus

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07