HERRIKO MENDI BAZTARRAK (1): ALBIZURI SAKONA
Badaude herrian makina bat lursail ezezagunak kaletar askorentzat. Herriko baztarrak izeneko sail honekin horiexek ezagurataraztea dugu helburutzat. Ze ederra den mendian aurkitzen ditugun inguruei izena jartzea. Beti entzun izan dugu izen batek ematen digula nortasuna, izana. Gauza bera gertatzen da naturan. Pagadi batek erreka batek izena badu, bere izaera ere aldatzen dugu.Hasteko, Azaldegieta edo Azalditxako bidean dagoen pagadi eder batekin gatoz. Ohiko bidetik alde batera geratzen bada ere, bertara iristeko pista bat daukagu, eta begi bistan izango dugu, itxitura baten inguruan, pagadi eder hau. Errektangularra forma du. Aspaldi ustiatu gabeko pagadia denez, pago ederrak ikusteko gai izan gaitezke.Honatx, alde batetik, katastrotik ateratako aireko argazkia eta kokapena, inguruan ezagunak ditugun lekuak daudela geurea burua ondo orienttzeko; bestetik, pagadiari ateratako argazkiak. ALBIZURI SAKONA pagadia: 34.169 metro karratu.
ITURRIAK:- https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ogasuna/katastroa/kudeaketa-tresnak/plano-partzelarioak/udalerrien-zerrenda