HERRIKO JAI GABE, ETA ALARDE GABE
Pentsa genezake betidanik ospatu ditugula herriko jaiak; ez dela ezer handirik gertatu gure artean herriko jaiak suspenditzeko. Baina ez da hala izan. XX. mendera jo besterik ez dugu. Izan ere, 1937 eta 1938ko jaiak bertan behean laga zirelako. Arrazoiak dagoeneko zeintzuk diren jakitea erraza da, aipatutako bi urte hauetan Gerra Zibila (1936-1939) Espainia osoan zabaldurik zegoelako, baita gure artean ere.Nahiz eta Antzuola berehala nazionalak hartu, 1936ko irailaren 21ean, bakea ez zen berehala etorriko, eta gutxienez bi urte pasatu behar izan ziren hurrengo jaiak, 1939koak, ospatu arte. Orduan bai, Antzuolan ospatzen hasi ziren ohiko jaiak (alardea barne). Beraz, bi urte hauetan ere ez zen ohiko alardea egin.
1939an ospatu zen berriro alardea, bi urte ospatu barik egon ondoren.
Halaxe hartu zen jaiak ez ospatzeko erabakia udalbatzarrean, eta aktan idatzi:
1937ko abuztuan hartutako erabakia (Akten 15. liburua)
1938ko abuztuan hartutako erabakia (Akten 16. liburua)
Iturriak: Udaletxeko erabakien aktak: - 15. liburua (1934-1938).
- 16. liburua (1938-1945).