blogak

Irinmodo (1307-2017)

HERRIKO ARMARRIA BAIEZTATZEN (1876) ETA ONDORENGO ALDAKETA (2014)


1876ko abenduaren 17an, Jose Marcelino Laborda, alkateak, eta Eusebio Madariaga, idazkariak, herriko armarriaren inguruan idatzitako dokumentua da hasierako, bertan adierazten da armarriaren eremu bakoitzean zer dagoen. Horretarako 1745ean Antzuolari emandako armarri ziurtagiriaren testuan oinarritzen dira:

"ARMAS QUE DESDE INMEMORIAL TIEMPO HA USADO Y USA ACTUALMENTE LA MUY NOBLE Y MUY LEAL VILLA DE ANZUOLA, EN LA PROVINCIA DE GUIPÚZCOA, Y SU ORIGEN SEGÚN DOCUMENTO QUE SE ESPRESARÁ".



Gaur egun, berriz, herriak beste armarri bat dauka, duela gutxi onartutakoa. Horretarako NABARRALDEk sustatutako ekimen baten ondorioz. Halaxe, 2009ko urtarrilaren 8an Antzuolako Udalean gure herriaren memoria historikoa berreskuratzearen alde lan egiten duen Nabarralde elkarteak eginiko eskaera bat jaso zen, Antzuolako armarrian agertzen ziren 12 kanoiak kentzeko eskatzen hain zuzen. Esan bezala, gure armarria 1745. urtekoa da eta 12 kanoien eremua Gipuzkoako armarritik hartu zuen zuzenean. 1979. urtean Gipuzkoako armarritik kenduak izan ziren kainoi hauek.

Hau horrela, Antzuolako Udalbatzari ondoko proposamena egiten zitzaion, onar zezan:

1. Antzuolako Udalak bat egiten du Gipuzkoako Batzar Nagusiek 1979. urtean aho-batez onartutako erabaki honekin.
2. Antzuolako Udalak ere bere armarritik Belateko kanoiak kenduko ditu.
3. Erabaki honen berri emango zaie Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Ikaskuntzari, Nabarralderi
eta herritar guztiei.


Eusko Ikaskuntza ere kanoiak kentzearen alde agertu zen. Eta orduan hasi zen bost urte iraungo zuen prozesua. 
Bide hori bukatutzat eman zuten  osoko bilkura batean. Aho batez onartu zen Antzuolako armarria aldatzeko proposamena. Bilduk eta EAJk alde bozkatu zuten: "Belateko hamabi kanoiak kendu, eta, haien lekuan, Gipuzkoa ordezkatzen duten zuhaitzak ipiniko dira, hiru hagin". Hori horrela,  lau gune izango ditu armarri berriak. 

Goian, ezkerrean, kateatutako erregea dago zoru urdinaren gainean. Errege hori gipuzkoarrek hartu zuten preso, hark preso zuen Nafarroako erregea askatu zutenean; eta eskuinean, Gipuzkoa ordezkatzen duten hiru hagin berde ipiniko dituzte kolore gorriaren gainean. Beheko bi eremuek zerikusia dute Mairuaren Alardearekin. Nafarroako erregeak antzuolarren laguntza eskertzeko emandako eremuak dira. Alardearen bandera, herriko bandera ofiziala da 1997ko abenduaren 12a ezkero. Beheko eskuineko eremua berde kolorearekin eta ezkerrekoa urdinarekin.

 ARMARRIA ZAHARRA (EZKER) ARMARRI BERRIA (ESKUMA) 


Antzuolako armarritik kanoiak kentzeko erabakia berretsi zen. 2011ko otsailaren 9ko osoko bilkuran, Belateko kanoiak kentzearen inguruko mozioa onartu eta haien ordez zer ipini erabakitzeko prozesua hastea erabaki zuten. Txostenak prozesu honetan zehar eman diren aurkikuntzak eta bitxikeriak islatzeaz gain, gure herriaren historia hobeto ezagutzeko aukera ematen du, eta gainera armarri berria nolakoa izango den definitzen da bertan. Txosten hau 2014ko azaroaren 4ko Udalbatzarrean onartu zen aho-batez eta hemen klik eginda duzu eskuragarri.



ITURRIAk:

  • https://nabarralde.eus/antzuolako-armarri-berria/ 

    Archivo Histórico Nacional, SIGIL-TINTA_GUIPÚZCOA,7,N.13. 

    https://goiena.eus/antzuola/1415889275246-antzuolako-armarriko-kanoiak-kendu-egingo-dituzte 

    https://antzuola.eus/images/stories/berriak/Antzuolako_armarri_berriranzko_prozesuaren_txostena2.pdf

     

     

     

     

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07