blogak

Irinmodo (1307-2017)

HERRIKO ABESBATZAK (ORFEOIAK)

 IRINMODO (1307-2020): GERRA ZIBILA OSTEKO ZIGORRAK (VII) SIMON ARTOLAZABAL  INDULTUA/BARKAMENA
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Simon Artolazabal. Organo-jole eta herriko ume askoren solfeo maisua.

Antzuola kantu-zale edo kantari askoren herria izan bada ere, ez dirudi momentu onena bizi duenik gaur zaletasun horrek. Ohiturak aldatuta, gaurko belaunaldikoek badirudi "kalean edo tabernetan, bazkolastean abesteko" garai bateko ohitura hori galdu dutela. Egiari zor, baina, urte gutxira arte mantendu da adin ezberdinez osaturiko gizon-emakumeen abesbatza bat, baina azken garai honetan ez dauka dinamikarik, ez bada urteroko herriko Alardean. Eskerrak, bederen, herriko parrokiaren adin ezberdinetako gizonezko abesbatza mantentzen den! 

Kanpora begirako abesbatzen historia, era formal batean ulertuta, Cesareo Gabarian apaizarekin has daitekeela esan dezakegu. Berak herriko gazteak biltzeko arrazoia kantuan oinarritu zuen, horretarako herriko organista zen Simon Artolazabalekin solfeoa ikasten zuten gazteen eta beste hainbatek musika maitatzen zutenen sinergiak aprobetxatuz. 160 bat lagun elkartu omen zituen lehen garai hartan abesteko prest zeudenak Cesareo Gabarianek.

Lehenengo saioa oraindik estali gabe zegoen frontoian egiteko omen zen, baina ekarritako eszenarioak ez zuen aguantatu, eta azkenean elizpean egin zen saioa, ate nagusiko eskaileratan. Arrakastatsua izan omen zen.



HERRIKO ABESBATZAREN FUNTZIOAK HERRIKO FRONTOIAN

Dena dela, jendetsa hura kudeatzea ez zenez oso erraza izan, eta pare bat saio besterik ez zituen egin hasierako abesbatza hurak. Osoak, behinik-behin, Cesareo ume-gazte abesbatzarekin jarraipena izan zuelako. Hogei bat ziren, guztira, eta entseiuak Buztinzurin kaleko lehenengo DANOK BAT elkartearen aretoan egiten ziren. 

Are gehiago, Tolosa Donostia, Bergara, Arrasate eta hainbateko herritako abesbatza lehiaketetan ere parte-hartu zuten.

Emanaldietatik bat aukeratuz gero, dena dela, Madrilen eskainitakoa da gogoratuena, bertako nazioarteko lehiaketa batean parte-hartu zuelako herriko abesbatzak, eta bide batez inoiz herritik atera gabe zeuden gazteak Madril ezagutzeko aukera izan zutelako.

Oroitzapen politak garai hartakoak. Kontua da, beti bezala, garai hartan posible bazen, gaur zergatik ez den antzerako zerbait osatzea.

Gai hau eta beste sakondu nahi izanez gero, badakizu Marijo Deograciasek idatzitako "Cesareo Gabarain" liburuan aurkituko dituzula?

ITURRIA:

  • Deogracias, Marijo (1999 apirila). Cesareo Gabarain. Antzuola herria II ikerketa beka. Antzuolako Udala.


jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07