HERRI LURSAILEN GALERA (1808-1810)
Dezente hitz egin dugu blog honetan frantsesen inbasioek herrian izandako eraginez. Izan ere birritan –XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendearen hasieran- herritar eta baita beren eliz eta herri ondasunenetan ere eragina nabarmena izan zuten herrian frantsesek eragindakoa, eta eurak eragindako zorrak ordaintzeko nola saldu behar izan zituzten herri lurrak.Hori da atal honetan adierazi nahi duguna; hots, nola frantsesen etorrerak herrian egindako eskariek herri ondasunetan izandako eragina. Aldi berean, baina, ezin dugu aipatu gabe esan, herri lurren desagerpenak desamortizazio desberdinetatik antzematen bazenez ere, galtzearen beste arrazoitako bat frantsesen etorrerak eragindako gastuen ondorioz sortutako zorrak ordaintzeko erabilitako lursailen salmentak adierazten duela zergatik gure mendietako lursailak esku pribatuetan dauden eta ez herrikoenetan.Herriko artxibo historikoan badugu dokumentu mardultxo bat egoera hura deskribatzen, eta bere izenburua ere adierazgarria da: “Expediente para la enagenación y venta de terrenos comunes … para con su importe atender la subsistencia de las tropas francesas”.
Bide batez, toponimia zaleok garenontzat, oso dokumentu interesgarria ere bada, garai hartako lur sailen izenak ondo kokatzen dituelako.Horrela hasten da Antzuolako herriak frantsesek Gipuzkoako probintzian eragindako gastuak ordaintzeko egin beharrekoari; hau da, herriko lurrak saldu behar izateari. Esan beharra dago espediente hau hiru urteko (1808-09 eta 10) eskaerei erantzuten saiatu zela.
1808ko maiatzaren 14ean hasten da kronika, Gipuzkoako Aldundiak bidalitako eskaera eskutitza bati erantzun nahian. Orduan “SUBMINISTRO DE PAN Y CEBADA, Y PAJA”eskatu zitzaion herriari, guztira 2114 erreal (de vellón) baina herritarrei eskatu barik. Dirutza hori lortzeko sisak nahiz herriko lurrak salduta lortzea posible zirenak. Behin dirua lortuta Donostiara bidali behar zena.
Ez zen eskaera bakarra izango. Urte bereko uztailaren 15ean, Gipuzkoak bi miloi erreal eskatu zituen frantsesak hornitzeko. Dirutza hartatik, herriari, 5318 erreal (eta lau marabedi) zegokion.
- Eskaerak aintzat hartuta, herriko udal batzarra mugitzen hasi zen, eta 1808ko abuztuaren 8an, Juan Ignacio de Benitua alkate zela, lur batzuk enkantean saltzea erabaki zen, lurren balioa egiteko Juan Agustin de Echeverria izendatuz. Hala, abuztuaren 11n, Antzuola eta Bergara mugarrein artean zegoen ITURRIOZPEko hiru lursail baloratu zituen, TURCO ARRIAGAko mugarriraino. Baita ASTOAGAn zeuden beste bost lursail: URDAOLASACONerrecacho; ASTOAGA EGICOA errekacho; ALTAMIRA iturri, Bergara eta Oñati aleko mugarrietan. Ondoren, tasatu egin ziren. Gero enkantea egin zen eta Bergarakoa zen Mateo de Lamarianok erosi zuen zati bat 1784 errealetan, tasatuta zeuden bezala.
ARROLA GAINA, 1950. URTEAN (OJANGUREN argazkia)
Ordainketak “en dinero metálico” izan behar ziren. Aldi berean, enkanteetarako deialdiak ere publikoak izan behar ziren, eta horretarako zer hobeto baino elizan, igandeetako elizkizunetan adieraztea baino eta, ondoren, meza ostean enkanteak egin: “Se manda anunciar … publicación en las iglesias parroquiales de esta villa señalando para su almoneda y remate el día domingo … despues de concluir las visperas de la iglesia de la Piedad, en la sala concejil de esta villa”.
Bide batez ere, “manda anunciar su venta por medio de edictos …”. Alegia, herriko alkateak, udal arkupetan adierazitako dokumentan eaten zuen salduko ziren lurrak eta bakoitzaren tasazioa. Hori jakinarazi eta gero hasten ziren enkanteak.
1808ko irailaren 10ean ere beste eskaera bat egin zen, baina hau generoetan: irin bihurtutako 59 anega gari eta 11 zelemin; eta 175 anega arto eta 876 arroba (?) eta 16 libra lasto. Aipatutako eskaeran barne, Bergarako militar ospitalerako ohea osatzeko. Eskaera hauek erantzuteko elizako ondasunak, eta baserritarrenak ere erabili ziren. Baina nahiko ez eta, herriko beste lur batzuk saltzeko enkantean jarri ziren, izan ere frantsesek herrian mantentzeak gastu ugari sortu zituen:
“… los subministros que diariamente se ha estado y continua haciendo a las tropas francesas que han transitado por esta villa alojandose en ella y particularmente con la caballeria en maiz y paja, y otros articulos, y con la partida de soldados que se ha hallado establecida en ella para perseguir a los malhechores…”.
Arestian esan bezala, bada, herri lurrak tasatu eta saltzea erabaki ziren. Ekin diezaiogun, bada, bideari:
- LOYETA. Lursail bat. 5912 errealetan tasatu zen. Eroslea, herritarra zen Manuel de Aguirre. (1809/01/25).
- MUTILAGUENGAÑA. 906 errealetan tasatuta, herritara zen Juan Manuel de Urangak erosi zuen (1809/02/01).
- OGUEI ITURRI. Lursail bat bakarrik saldu zen. Eroslea Juan Manuel de Urangak 320 errealetan. (1809/01/31).
- URQUIZA (CORROSTERRAZU BASTERRIÑAS). Ez zen saldu.
ANTZUOLA, 1950. urtea
1809ko otsailaren 1ean, beste lursail batzuk tasatu eta jarri ziren saltzen: BASAGUCHI, IRIMOLARRE, ERRASTI, HERMITA DE SANTA ENGRACIA eta ATALOETA. 1809ko otsailaren 12an jarri ziren salmentan: - BASAGUCHI. Sei lur sail guztira. Ez zen eroslerik azaldu.
- IRIMOLARREA. Herritarra zen Luis Antonio de Izaguirrek erosi zuen, 724 erreal ordainduta.
- ERRASTI. Erautza baserriaren gainean. Herritarra zen Juan Miguel de Uranga: 2080 erreal.
- SANTA ENGRACIA. Herritarra zen Mateo de Mugica: 1800 erreal.
- ATALOETA. Herritarra zen Pasqual Antonio de Irazabal: 910 erreal.
1809ko otsailaren 13an ere beste tasazio bat egin zen: MUTILAGUENGAÑA edo IRIMO, IRIMO, ERRECAGAIZTO (AZPILLAGA inguruan), ASTOGUIAPE (bi lursail) UNAMENDITIK IRIMO aldera , BELASURPE eta AMEZTI ECHEVARRI.
1809ko otsailaren 19an egin zen enkantea:
- MUTILAGUENGAÑA. Herritarra zen Pasqual Antonio de Irazabalek erosi zuen: 968 erreal ordainduta.
- IRIMO. Herritarra zen Pedro Buenaventura de Iturbek erosita: 690.
- ERRECAGAIZTO. Herritarra zen Manuel de Aguirrek erosita: 2411 erreal eta 17 marabedi.
- ASTOAGUIAPE. Lursail bat bakarrik saldu zen. Eroslea herritarra zen Feliz de Bizcalaza: 2972 erreal.
- BELASURPE. Herritarra zen Manuel de Azcaratek: 2045 erreal.
- AMEZTI ECHEVARRI. Herritarra zen Esteban de Larrañaga: 513 erreal.
1809ko otsailaren 23an egin zen beste tasazio bat: DESCARGA (VOTONPE, ERAISACONAtik gertu), URQUIZA, BASAGUCHIGOENA (bi lursail), OITURRIGANA, MUTILAGUENGAÑA, LOYETA, BASAGUCHIGOENA (beste sei lursail)
1809ko otsailaren 26an enkantean jarri ziren:
- DESCARGA. Juan Ignacio de Eguren: 2891 erreal.
- URQUIZA. Nicolas Pasqual de Mugica: 1798 erreal.
- BASAGUCHIGOENA. Bi lur sail. (1) Francisco de Larreak: 1198 erreal. (2) Heritarra zen Feliz de Vizcalaza: 892 erreal.
- OITURRIGAÑA. Ez zen saldu.
- MUTILAGUENGAÑA. Herritarra zen Buenaventura de Iturbe: 544 erreal.
- LOYETA. Herritarra zen Manuel de Izaguirre: 512 erreal.
- BASAGUCHI (6 lursail): (1). Ez zen saldu. (2) Jose de Cortavarriak: 306 erreal. (3) Ez zen saldu. (4) eta (5) Pedro Buenaventura de Iturbe: 3136 erreal. (6) Jose de Cortaverria: 752 erreal.
1809ko martxoaren 5ean egin zen tasazio berri bat eta aldi berean enkantean jarri:
- BELASURPE eta URQUIZA. Andres de Aguirek: 1330 erreal.
- IBARRETA. Ez zen saldu.
- MARUTEGUI. Ez zen saldu.
- ERRASTI. Angel de Irizar: 1111 erreal.
- ZORROSCOA. Ez zen inor agertu.
- BASAGUCHI. Feliz de Vizcalaza: 2776 erreal.
- OITURRIGAÑA. Pedro Juan de Leturia: 902 erreal.
1809ko martxoaren 26an egindako tasazioa eta enkantea hau izan zen:
- LIZARDI. Oñatiarra zen Joaquin Ignacio de Zunzunegui: 5365 erreal.
- ARROLAGAÑA. Oñatiarra zen Agustin de Ucelay: 2334 erreal.
- ERRECA-ANDIA. Ez zen saldu.
- EGUINDAERRECA (Bi lursail). Ez zen saldu.
- LEZABALETA. Oñatiarra zen Angel de Aguirre: 2829 erreal.
- COROSO FALDA. Antzuolarra zen Pedro Buenaventura de Iturbe: 3850 erreal.
- COROSOBURU. Saldu gabe.
- URQUIZA. Saldu gabe.
- COROSTERRAZU. Antzuolarra zen Miguel de Uranga: 1533 erreal.
- IBULAR SACONA. Antzuolarra zen Francisco de Arrazola: 1000 ereal.
1809ko apirilaren 16an ere tasazioa eta enkantea:
- CORROSTARRAZU. Antzuolarra zen Pedro Buenaventura de Iturbe: 3850 erreal.
- GONACORTA. Berdinak: 1616 erreal.
- MUTILAGUENGAÑA. Berdin: 700 erreal.
- ITURRIOZPE. Bergararra zen Simon de Ayardi: 3088 erreal.
- ITURRIZOPE. Bergararra zen Manuel de Lasarrain: 969 erreal.
- IBARRETA. Bergararra zen Antonio de Murua: 734 erreal.
- MARUTEGUI. Pedro Antonio de Garitano: 964 erreal.
- ZORROSCOA. Antzuolarra zen Juan Ignacio de Benitua: 450 erreal.
- URQUIZA. Antzuolarra zen Pasqual Antonio de Irazabal: 748 erreal.
- URQUIZA. Antzuolarra zen Ignacio de Jauregui: 434 erreal.
1809ko uztailaren 9an ere tasazioa eta enkantea:
- LARRAÑAGABURU. Ignacio de Araiztegui: 276 erreal.
- LARRAÑAGABURU. Ez zen saldu.
- LARRAÑAGABURU. Antzuolarra zen Pedro Buenaventura de Iturbe: 462 erreal.
- CORROSTERRAZU. Berdinak: 620 erreal.
- BIZCARDO-ALDAVE. Antzuolarra zen Ignacio de Jauregui: 681 erreal.
- AMEZTI. Antzuolarra zen Francisco de Alberdi: 322 erreal eta 17 marabedi.
- ERCILLABURU. Antzuolarra zen Nicolas Pasqual de Mugica: 2340 erreal.
- LARREGUI FALDA. Antzuolarra zen Feliz de Vizcalaza: 1312 erreal eta 17 marabedi.
- PAGAMENDI. Jose de Leturia: 588 erreal eta 25 marabedi.
- BASAGUCHI. Antzuolarra zen Pedro Buenaventura de Iturbe: 713 erreal.
1809ko abuztuaren 6an beste tasazio eta enkantea:
- URQUIZA. Antzuolarra zen Juan Agustin de Echeverria: 647 erreal eta 17 marabedi.
- OLAMENDI. Antzuolarra zen Juan Miguel de Uranga: 5173 erreal.
- LARREGUI FALDA. Bergararra zen Jose de Narbaiza: 634 erreal eta 17 marabedi.
- GONACORTA. Antzuolarra zen Juan Antonio de Mugica: 500 erreal.
1809ko urriaren 22an beste tasazio eta enkantea bat:
- TELLERIABURU. Antzuolarra zen Antonio de Mugica: 1381 erreal.
- TELLERIABURU. Antzuolarra zen Pasqual Antonio de Irazabal: 367 erreal.
- ERCILLABURU. Berdin: 414 erreal.
- ERCILLABURU. Saldu gabe.
1809ko azaroaren 5ean egindako tasazioa eta enkantea:
- ERCILLABURU. Antzuolarra zen Blas Joaquin de Ezpeleta: 2116 erreal.
- MISOERRECAONDO. Bergararra zen Antonio de Murua: 500 erreal.
- ERCILLABURU. Antzuolarra zen Ignacio de Eguren: 510 erreal.
- MISOETA. Antzuolarra zen Juan Antonio de Iracabal: 290 erreal.
1809ko abenduaren 10ean, berriz, 6918 erreal eta 25 marabedi kopuruko zorrak zeuzkan herriak, eta hauek ordaintzeko Antigua eta San Martzial ermitetan zeuden lur sailak saltzea ere erabaki zen.
- ARREATEGUI. Antzuolarra zen Feliz de Vizcalaza: 608 erreal.
- TERRENO CRUCERO DE LA IGLESIA DE LA PIEDAD.Antzuolarra zen Martin de Echeverria: 302 erreal.
- LOYETA. Antzuolarra zen Ignacio de Aguirre: 512 erreal.
- NUESTRA SEÑORA DE LA ANTIGUA. Saldu gabe.
- ERMITA DE SAN MARCIAL: GASTAÑAL DE ELIZTEGUI; GASTAÑAL DE JAUNDONA MARTINENEA. Saldu gabe.
1809ko abenduaren 17an beste enkante bat:
- NUESTRA SEÑORA DE LA ANTIGUA. Antzuolarra zen Pedro de Mendizaval: 2640 erreal.
1810eko urtarrilaren 1ean ere tasazioa eta enkantea:
- LIZARDI ETA BEINTENA SOROETA. Bergararra zen Juan Ignacio de Zunzunegui: 7000 erreal eta 17 marabedi.
- TELLERIALDE. Antzuolarra zen Pasqual Antonio de Irazabal: 213 erreal.
- TELLERIALDE. Bergararra zen Juan Ignacio de Zunzunegui: 112 erreal.
- OTAIN. Antzuolarra zen Pedro de Mendizaval: 151 erreal eta 17 marabedi.
- ERMITA DE SAN MARCIAL. Antzuolarra zen Pedro Buenaventura de Iturbe: 449 erreal.
- ERMITA DE SAN MARCIAL. Antzuolarra zen Pedro Buenaventura de Iturbe: 296 erreal.
- DOS CASTAÑALES SAN MARCIAL: JAUNDONA MARTINENEA. Bergararra zen Juan Ignacio de Zunzunegui: 620 erreal.
- BASAGUCHI. Antzuolarra zen Pedro Buenaventura de Iturbe: 798 erreal.
- ASTOGUIAPE. Antzuolarra zen Pedro Buenaventura de Iturbe: 863 erreal eta 25 marabedi.
- LARRAÑAGABURU. Antzuolarra zen Pedro Buenaventura de Iturbe: 480 erreal.
1810eko urtarrilaren 21ean ere egon zen tasazioa eta enkantea:
- ITURRIETA. Antzuolarra zen Francisco de Larrea: 544 erreal.
- BASAGUCHI. Berdin: 624 erreal.
- BASAGUCHI. Berdin: 282 erreal.
ANTZUOLA, 1930. URTEA
Beraz, esandako zorrak kendu asmoz, lursail asko saldu behar izan zituen garai hartan herriko udalak. Guztira 88 herri lur eskaintza. Gehienen erosleak antzuolarrak izan ziren, baina une hartatik aurrera gure mendiak lursail txiki eta esku partikular askoren eremua izatera pasatu zen. Gaurko egoera -lur sail txikiak esku askotan- garai hartakoaren ondorioa da. Informazio iturriak:- Antzuolako Artxibo Historikoa. “Expediente para la enagenación y venta de terrenos comunes … para con su importe atender la subsistencia de las tropas francesas”.