HAUTESKUNDEAK: EUSKO LEGE BILTZARRERAKO 2020/07/12
EH Bilduk jaso ditu boto gehien (554), EAJren aurretik (370). PSE-EE izan da hirugarren indar bozkatuena 74 botorekin. Abstentzioak 6 puntu baino gehiago egin du gora.
EH Bildu izan da indar bozkatuena Antzuolan botoen erdia baino gehiago eskuratuta (%51,39). 2016ko hauteskundeetan botoen %48,76a eskuratu zuen EH Bilduk, eta oraingoan emaitzak hobetu egin ditu.
Bigarren indarra EAJ izan da botoen %34,32 eskuratuta, eta jeltzaleek ere hobetu egin dituzte 2016an lortutako emaitzak (botoen %30,40 lortu zuen).
Hirugarren indar bozkatuena PSE-EE izan da, botoen %6,86a eskuratuta, eta sozialistek, Elkarrekin-Podemos gainditu dute, aurreko hauteskundeetan alderdi morea izan zen-eta hirugarren indar bozkatuena. Moreek botoen %3,9a lortu dute (2016an botoen ia %10a lortu zuten). PP eta Ciudadanos alderdiek osatzen duten koalizioak 15 boto eskuratu ditu Antzuolan (bien artean 37 lortu zituzten 2016ko hauteskundeetan), eta EQUO-Berdeak izan da seigarren alderdi bozkatuena 9 botorekin. Voxek 4 bozka lortu ditu Antzuolan. 2016ko datu absolutuei begiratuta, berriz, EAJ/PNV kenduta, boto bakar bat gehiago irabazi duelako, gainontzekoek galdu egin dituzte botoak: Podemosek, 76 boto; Bilduk 38 boto gutxiago; Pp-k eta Cs, 22 eta PSEk, 1. Esan beharrik ez dago, Vox partidua lehendabiziko aldiz aurkezten denez, 4 boto berri izan dituela.Iturria: GOIENA