GARAI BATEKO FUTBOLA ETA FUTBOLARIAK
Ez da atzo goizekoa antzuolarron futbol zaletasuna. 1930koa dugu, dakigunez, lehendabiziko futbol taldea: Landatxo (argazkian, behean). Badakigu Bergara eta Urretxun behintzat jokatzen zituztela lagunen arteko partiduak. Gerora, 1940. hamarkadaren bukeratik hasita, beste talde batzuk sortzen hasi ziren. Horren lekuko xumea esan nahi du atal honek. Zeuk gordetzen baldin badituzu garai hartako beste argazki batzuk, bidali lasai asko.
LANDATXO FUTBOL TALDEA, 1930
Goitik eta ezkerretik hasita: Zabaleta, Jose Orozko, Eladio Bareño, Prim, Eugenio Zabalo, Felipe Elorza, Francisco Arizti, Bilbao eta Domingo Azkarate (kaleko jantzita). Behekoak: Pedro Larrañaga, Jose Lete, Simon Artolazabal eta Zeferino Larrañaga (kaleko jantzita).
ANTZUOLAKO LANDATXO FUTBOL TALDEA, 1960
KOADRILEN ARTEKO FUTBOL TXAPELKETA, 1958
KALEBARREN ETA KALEGOI AURREZ AURRE (1958)
Argazkian, ezkerretik eskumara: Julian Errazti, Jesus Bareño eta Luis Errazti. Makurtuta: Luis Mari Jauregi, Sabin Bareño, Antonio Olartua eta Shanti Arizti.
ITURRIA:- BERRIGARA-KONTUOLA (hainbat ale).
- Antzuola, 1900-1970. Antzinako argazkien bilduma.