blogak

Irinmodo (1307-2017)

FRAY JUAN DE IBARZABAL GUATEMALARA (1671)


Santa Catalina Arch - Antigua Guatemala Feb 2020.jpgAntzinako Guatemala.
Sortzailea: Chad Davis Jabea: Chad Davis. 
Copyrighta: © 2020 Chad Davis


Agiri hauen bitartez, Sevillatik Guatemalara joandako hamalau frantziskotarren berri ematen zaigu, tartean euskaldun batzuk, eta euretako bat antzuolarra: Juan de Ibarzabal.
Helmuga, Guatemalako Jesus de Guatemala probintziako komentua izan zen.

"Jesusen Izen Santuaren" izeneko frantziskotarren probintzia garai kolonialean Guatemalan fraide frantziskotarrek zituzten komentu eta jabetzak izendatzeko erabili zuten izena izan zen. Zehazki esanda, 1540tik 1754ra. Bertako burua Francisco de Borja izan zen. 

Hala, Sevillan zegoela bera, hamalau erlijioso berri eraman nahi izan zituen Guatemalara, nahiz eta hasiera batean-edo bere asmoa 30 erlijioso eta hiru lego eramatea izan.

Aipatutako hamalau horietatik euskaldun  batzuk zeuden, denak frantziskotarren Kantabriako probintziakoak, hain zuzen ere. Batzuk, Tolosako frantziskotarren komentukoak. Hauexek:

  • "Antonio de Araoz, natural de Oñate, 32 años, mediano de cuerpo, banco y rubio, entradas grandes".
  • "Jose de Vitoria, de Tolosa, 26 años, bueb cuerpo, blanco, caballete en la nariz".
  • "Juan de Ibarzabal, de Anzuola, provincia de Guipuzcoa, de 25 años, buen cuerpo, delgado, herida en el ojo derecho"...Tolosa - Iglesia de San Francisco, exterior 6.jpg

Tolosako San Frantzisko komentua eta eliza.
 By Zarateman - Norberak egina, CC0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=69038489

Tolosako San Frantziskoko fraideen komentua 1587an fundatu zen, Ordenako Nagusi Francisco de Tolosaren ekimenez. Bai eliza eta bai komentua XVII. mendean eraiki zituzten, eta dorrea, berriz, 1640-1642an. San Jose ikastetxe ohia —fraideek gobernatua— garrantzi handikoa izan zen eskualde eta probintzia zibil mailan. Komentua eta ikastetxea errautsi zituztenean, elizaren hormak eta erretaula bakarrik salbatu ziren. Eraikin hau monumentu probintziala da gaur egun.

Halaxe, eta arestian aipatutako fraideak, 1671ko ekainaren 22an, Sevillako frantziskotarren komentuan (casa grande) Fernando de Escamilla, Andaluziako Ofizio Santuaren zaintza zuenak, elkarturik, onoritzia eman zuen ondoren datozen fraileak Guatemalara joateko:

- Fray Francisco Collazos, natural de Almadén, predicador
- Fray Antonio Araoz Lazarraga, natural de Oñate
- Fray Francisco de la Peña, natural de Pastrana (Toledo)
- Fray Francisco de Medina, natural de Palencia
- Fray Diego de Herrera, natural de Madrid
- Fray Alonso Tirado, natural de Almadén
- Fray Pedro Estrada, natural de Praves (Burgos)
- Fray Juan de Zúñiga, natural de Constantina
- Fray José de Vitoria, natural de Tolosa
- Fray José Luengo, natural de Puebla de Alcocer (Toledo)
- Fray Antonio de Noreña, natural de Santander
- Fray Juan de Ibarzabal, natural de Anzuola
- Fray Miguel de Boo, natural de Santander, corista
- Fray Francisco de la Serna, natural del valle de Turcios (Vizcaya).
 

 





ITURRIA.
  • Expediente de información y licencia de pasajero a Indias de fray Francisco de Borja, comisario misionero de Guatemala, franciscano, natural de Cádiz, a Guatemala.
  •  Signatura: CONTRATACION,5437,N.2,R.35. Fecha Formación: 1671-06-27. Código de Referencia: ES.41091.AGI/10//CONTRATACION,5437,N.2,R.35

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07