FRANCISCO JABIER DE IÑURRIGARRO, LA HABANARA DOA
La Habana zaharra. (Iturria: By Escla - Norberak egina, CC BY-SA 3.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=16135274).
IRINMODOn herritik kanpora etorkizun hobe baten bila joan zirenen testigantza dezente jaso dira. Zehatz mehatz ezin badugu kuantifikatu zenbat antzuolar joan zen Ameriketara, aitortu beharra daukagu asko eta asko izan zirela XVI. mendean hasi eta XIX. mendera arte bertara joandakoak. Baina XIX. mendean hasi eta XX.ean zehar ere asko joan ziren herritik.Horren isla da, esate baterako, Francisco Javier de Iñurrigarro Otamendi. Umezurtza eta ezkongabea, baimena eskatu zuen La Habanara (Kubara) senidengana joateko. 1828ko urriaren 24ean egindako eskaera da orain dakarguna. Beraz, hemen ere demostratzen dugu antzuolarrak (Iñurrigarro-Otamendikoak) egon bazeudela La Habanan, Kuban. "JUSTIFICACION DE BUENA CONDUCTA"
Eskaera onartzea erabaki zen. Beraz, Francisco Jabierrek baimen guztiak zeuzkan La Habanara, Kubara, joateko. ITURRIAK - Signatura:ULTRAMAR,350,N.102. Fecha Formación:1828-10-30. Código de Referencia:ES.41091.AGI/36//ULTRAMAR,350,N.102