blogak

Irinmodo (1307-2017)

FRANCISCO IGNACIO DE ZABALA AMERIKETARA (1717)

Francisco Ignacio de Zabala Iralak Mexikora joateko baimena eskatu zuen XVIII. mendearen hasaieran. Eta orduan ohitura zen bezala, bertara joateko informazioa eskatu zen. Hasteko, herriko parrokoa zen Juan Bautista de Arangurenek bere bataio ziurtagiria aurkeztu zuen. 1684an jaio zela esaten da. Beraz, 33 urte zeuzkan Mexikora joateko baimena eskatu zuenean. Agirian adierazten da Errukizkoa Amaren parrokian bataiatu zela eta bere gurasoak  Pedro Ignacio de Zabala Irala eta Maria Antonia de Yurreamendi Idiaquez zirela; aita antzuolarra eta ama tolosarra. Une hartan Burgosen bizi ziren bere ama aldeko aiton-amonak.

















Beraz, beste antzuolar bat Ameriketara. Antzematen dugun bezala, ugari ziren herriko semeak bertara joateko apustua egiten zutenak, gutxienez jaioterrian ziurtatu gabe zuten etorkizun oparoagoa izateko.

ITURRIA

  • Expediente de información y licencia de pasajero a indias de Francisco Ignacio de Zabala, natural de Anzuola (Guipúzcoa), hijo de Pedro Ignacio de Zabala y de María Antonia de Irrudeamendi, a México.
  • Titulo Nombre Atribuido: FRANCISCO IGNACIO DE ZABALA. Signatura: CONTRATACION,5469,N.1,R.6. Fecha Formación:1717-07-18. Código de Referencia: ES.41091.AGI/10//CONTRATACION,5469,N.1,R.64



jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07