blogak

Irinmodo (1307-2017)

FRANCISCO IGNACIO DE IRAETA, KARLOS III.aren ORDENEKO ZALDUNA (1791)

IBARREKO XVIII. MENDEKO BIDEA eta ZUBIA (1773). | IRINMODO (1307-2020)

 Iraetako Frantzisko Inazioaren margoa

"Karlos III.aren ordenako zaldunaren, Francisco Ignacio de Iraetaren eta Azcárate Vizcalaza y Eguiararen (1732-1797) froga-espedientea (1791), Antzuolakoa, Mexikoko Auzitegiko kontsula; zaldun supernumerarioa". Halaxe hasten da dokumentazio honetan agertzen den pertsonaiaren deskripzioa.

Nahiz eta biografia batean 12 urterekin joan zela Mexikora adierazi, azpian irakurriko diren dokumentuetako lekukoek adirazten dute 16 urterekin joan zela Antzuolatik Mexikora.

Oso dokumentu interesgarria da bere arbasoen zein bere jatorriaren inguruko informazioa eskaintzen duelako berorrek. Hemen azpian espediente guztiaren orrialde batzuk besterik ez daude, hala ere, besteak beste adierazteko Karlos III.aren ordenako zalduna izateko egin beharreko txostena sakona eta aldi berean garestia izaten zela. Horrek, beraz, Franciscoren aberastasuna besterik ez du baieztatzen.

1765ean Anzuolako alkate nagusia izan zen, baina bere aita Gabriel Iraetak eta anaia nagusia zen Cristobal Antoniok ordezkatuta. Franciscoren aitaginarreba hil zenean (1767), Ana Gómez de Valencia alargunarekin elkartutako merkataritza-konpainiak jarraitu zuen. Mexiko Hiriko bigarren botoko alkate arrunta izan zen, eta San Pedro eta San Pauloko ikastetxe gorena administratu zuen (1773); Mestako alkatea (1774) eta Mexikoko Udaleko ohorezko erregidorea (1778-1779). Mexikoko kontsulatuko kontsula (1780-1781) eta Filipinetako Errege Konpainiako akziodun eta ordezkari nagusia izan zen (1787tik 1796ra). Merkataritza askatasunaren alde egin zuten bi nobohispanoetako bat izan zen (1791). Mexikoko fededun korporazio nagusien buru izan zen: Arantzazuko Kofradiako diruzaina (1767) eta errektorea (1795-1796); Mexikoko Guadalupeko Andre Mariaren Kongregazioko primizerioa (1773); Karmengo Andre Mariaren Eskapulario Santuaren Kofradiako errektorea (1783); Sakramentu Santuaren Artxikofradiako errektorea, Santuen sindikoa Dirutza finkatu ondoren, dirua bidali zuen Anzuolara maiorazkoaren baserria konpontzeko, bere lurrak handitzeko, hiribildurako bidea konpontzeko eta parrokian oraindik ikus daitekeen aldare neoklasiko bikaina eraikitzeko.

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko (RSBAP) kidea ere izan zen (1783) eta Karlos III.aren Ordenarekin (1791) ondoren kondekoratua. Merkataritza librea ireki zenean, bere kapitalak dibertsifikatu zituen azukrea ekoitzi eta merkaturatzeko nekazaritza elkarte bat antolatuz eta Meatzaritzako Errege Auzitegiko inbertitzaile izan zen. Beraz, esan bezala, horrelako curriculumarekin ez zuen arazorik izan aipatutako Karlos III.aren ordeneko zalduna izateko.



ITURRIA

Iraeta y Azcárate Vizcalaza y Eguiara, Francisco Ignacio de.
Código de Referencia: ES.28079.AHN//ESTADO-CARLOS_III,Exp.541.
  • http://pares.mcu.es/ParesBusquedas20/catalogo/description/1540613.
  • http://dbe.rah.es/biografias/55460/francisco-de-iraeta-y-azcarate

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07