blogak

Irinmodo (1307-2017)

FRANCISCO DE GABRIEL BENITUA IRIARTE HABANARA (1783)

Expediente de información y licencia de pasajero a Indias de Francisco Gabriel de Benitua Iriarte, mercader, natural de Anzuola (Guipúzcoa), hijo de Francisco Ignacio de Benitua Iriarte y de María Josefa de Hecoleta, a La Habana. Fecha de la licencia (Febrero-Marzo 1783)

 



















 
 "Cadiz, 1º de marzo de 1783".

Francisco Gabriel Kadizen bizi zen une hartan. Bere lanbidea merkataritza izanik,  La Habanara joatea zen bere asmoa, Santa Luzia izeneko itsasontzi batean "... de mercadurias que de su propia cuenta y riesgo y a su consignacion..." .

Horretarako baimena eskatu zuen, eta baita lortu ere, baina baldintza batekin: ondoren itzultzeko ("... y para seguridad de que bolbera el suplicante a estos Reynos dentro del termino que Su Magestad tiene asignado..."). 

Aipatzen da mutilzarra zela Gabriel, ez zeukala inongo senide kargarik, eta hala baieztatu eta zin egin zuten gurutzaren aurrean beren lekukoek. Eta halaxe eman zitzaion baimena; alegia "para que pueda pasar a la Havana en dicha fragata de Su Magestad la Santa Luzia...".

Francisco de Gabriel badakigu arotzeria lanetan ibili zela Antzuolan 1753an, besteak beste herriko udaletxea eraikitzen ibili zelako.

Hala ere, Ameriketara joateak bazeukan beste zeregin bat garai hartan ezinbestekoa bihurtu zena: bere jatorria eta odol garbitasuna ziurtatu beharra. Lau hilabete eman zitzaion hori aurkezteko. Eskaerak eskaera, lehendabiziko dokumentua, bataio ziurtagiariarena, aurkeztu zuen garaiz. Hauxe:


 













 







"D. Juan Domingo de Goenaga, cura ... de las iglesias unidas de esta villa de Anzuola... que en uno de los libros de bautizados...se habla una partida del tenor siguiente: En siete de abril de 1759 años ... nacio entre las dos y las tres de la tarde del dicho dia, y se le puso de nombre Francisco Gabriel, hijo lejitimo de Francisco Ignacio de Benitua Iriarte y Maria Josefa de Hecoleta ...".

Sinatuta Antzuolan, 1773ko urtarrilaren 22an





















  
https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/8/8c/CollageHavana.jpg 
"EN TESTIMONIO DE VERDAD 
JUAN MIGUEL DE AGUIRRE SARASUA".

 
"NOTA DEL EQUIPAJE DE FRANCISCO GABRIEL DE BENITUA IRIARTE QUE SIGUE VIAJE AL PUERTO DE LA HABANA EN LA FRAGATA DE SU MAGESTAD SANTA LUZIA. ES A SABER: DOS BAULES CON ROPA DE SU USO. UN COLCHON. UNA FRASQUERA. UNA BISCOCHERA. CADIZ, 4 DE MARZO DE 1783. FRANCISCO GABRIEL DE BENITUA YRIARTE...".


LA HABANA (KUBA) ANTZUOLAR ASKOREN HELMUGA





Iturria:

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07