blogak

Irinmodo (1307-2017)

FELIPE II.aren HERIOTZA ETA BERGARA ETA ANTZUOLAREN ARTEKO LISKARRA (1599)

Philip II.jpg 

FELIPE II.a

By Tiziano - Museo del Prado., Jabetza Publikoa, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=140998 

1556-1598 bitartean Espainiakoa, eta 1580-1598 bitartean Portugalgo erregea ere,  izan zen Felipe II.a. 

Bere garaian izugarri zabaldu zen Espainiar Inperioa eta 1580. urtean Portugalgo erreinuaz eta inperioaz ere jabetu zen. 

1598ko irailaren 13n hil zen, 71 urte zituela, El Escorialen.

Bada heriotz honek eragina izan zuen dagoeneko kili-kolo zeuden Bergara eta Antzuolaren arteko harremanean ere. 

Horren berri ematen digu Bergarako artxibo historikoan 1599ko maiatzaren 15eko udal agiri batek.

 

Beraz, esandako egunean, eguerdiko 11:00etan elkartu ziren Bergarako udaletxean. Egoera bitxia zen, izan ere Antzuolak derrigorrez parte hartu behar zuen Bergarako San Pedro parrokian hil berri zen Felipe II.aren heriotza ospakizunetan. Antzuolak, berriz, uko egin zion Bergarara joateari, eta ezezko hau gaizki ikusi zuen Bergarako Udalak, eta Gipuzkoako korregidorean salaketa jarri zuen. 

Salaketa horren erantzuna Antzuolaren aurkakoa izan zen, eta behartua isun bat ordaintzera (20 dukat). Korregidoreak emandako jakinarazpena eramatera joan ziren Bergarako udal ordezkariak Antzuolara, baina ez zituzten udal ordezkariak lokalizatu herrian ,ezta euren etxeetan ere ("... por averme dicho que no estaban en las dichas casas ni savian donde estavan en las dichas casas de su abitaçion...). 

Honezaz gain, Bergarako udaletxean hiru ordu egon ziren Antzuolako ordezkarien zain, eta ez ziren agertu. Orduan, Bergarako alkateak agindua eman zuen: Antzuolako udal ordezkariek ordaindu beharko zutela jarritako isuna, nahitaez.



Kontuak kontu, Bergarako alkateak ere adierazi zuen Felipe erregeari egin beharreko heriotza meza eta otoitzaldia egingo zela, eta horretarako "... y que mañana, dia domingo diez y seis dias deste mes se publicassen las dichas onrras en las yglesias parroquiales de la dicha villa de su jurisdiçion, (e) acudiesen a las dichas onrras rreales copiosamente". (Iturria: Bergarako udal artxiboa. Signatura: 01-L/200)

Ez ziren antzuolarrak agertu elizkizunean, eta orduan salatuak izan ziren "como rebeldes". Honen aurrean, antzuolarrak ez ziren kokildu eta salaketa honen aurka joan ziren, eta horri aurre egiteko eta antzuolarrek Felipe II.aren heriotzaren elizkizuna egin eta bete zutela Antzuolako parrokietan adierazi nahian, zumarragarra zen Pedro de Cortaverria notarioak akta jaso zuen. Akta horren berri ematen digu Oñatiko Protokolo Artxiboan dagoen azpiko dokumentuak (AHPG-GPAH 1/3994,A:381r-393r) . 

Lagin bat besterik ez dena, izan ere Antzuolako herriak bi parrokia izanik, erregearen aldeko hileta ospakizunak birritan egin behar izan ziren: bata Uzarragan eta bestea kaleko parrokian.

Uzarragako parrokiarena dakargu hemen, 1599ko maiatzaren 23an egindakoa, eta dokumentu honetatik, baina, azpimarratuko dugu nola justifikatu zuten antzuolarrek egin zutela Espainiako erregearen heriotzaren elizkizuna, frantziskotarrak ziren fraileak tartean zirela:

  GPAH13994_A_038300v

"... entre ellos el padre fray Diego de Ocaeta, predicador de la dicha orden de San Francisco..., Juan de Diamonte, Gregorio de Alibre, Francisco de Apodaca, Juan de Ugarte, Geronimo de Iberta".

Hala ere, herriko apaiz eta agintari guztiak ere bertan zeuden ("cura y cabildo, regidores y diputados"). Eta nola ez, herritarrak, guztiak: 

"... para haçer las onrras y novena y memoria espiritual ... del rrey don Felipe segundo nuestro señor por su anima, como sus leales bassallos y servidores, en cumplimiento de la çedula rreal del rrey don Felipe nuestro señor y su hijo, y que para ello tenian puesta su tunba alta cubierta de paño negro, puesta alderredor della las armas del rey nuestro señor y encima su corona rreal con doze achas de çera en çendidas y veynte y dos candelasde çera mas pequeñas ençendidas, y con la cruz mayor de la dicha yglesia de Uçarraga puesta y colgada la bandera de la cofradia de la dicha pelgadas las dichas armas rreales, y que los dichos frailes franciscanos y curas y clerigos ..."

Errukizko Amaren parrokian ere egin zen hileta ospakizuna, Uzarragan egin zenekoaren bera. Horren jakinarazpena dokumentu honetan dago adierazita (hau lagintxo bat da):

1599/05/23
GPAH13994_A_038700r

 Beraz, antzematen den bezala, Antzuola eta Bergararen arteko harremanak ez ziren onenak.

 ITURRIAK

  • Bergarako Udal Artxibo Historikoa: Signatura: 01-L/200)
  • Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa :  1/3994,A:381r-393r. Oharra: Badaude protokoloetan gai honen inguruan beste dokumentu batzuk ere.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07