blogak

Irinmodo (1307-2017)

EUKALIPTO LANDAKETA ANTZUOLAN

Baso landaketa eta ustiapenari dagokionez, une historikoa bizi dugu Antzuolan 2021 honetan, izan ere ospe ona ez duen lehendabiziko eukalipto sailak landatu dira udalerrian, Lizarraga eta Irimoegigoiena auzoetan. Egoera honen erruduna, berriz, pinu intsignisaren gainbehera, bizi duen gaitza tartean.

Eukaliptoa ezaguna da bere hazkuntza azkarrarengatik. Ustiapen-zikloa 12 urteko izan daiteke, eta ez 25 urtekoa pinuekin bezala, edo askoz urte gehiago espezie autotoktonoekin (pagoa, haritza, gaztaina...). Baina horrek badauka bere alde txarra: prozesu azkar horrek modu esanguratsuan ahultzen du lurraren kalitatea eta bizitza. 

Beraz, ze basogintza mota eta ze eskalatan sustatu nahi den da gakoa. Intentsiboa bada eta eukaliptoa aukeratutako zuhaitza (pinuarekin gertatu den bezala), orduan kalteak nabarmenak izango dira natura osorako. Beraz, momentua da hausnarketarako eta ondoren erabakiak hartzeko.

LIZARRAGA AUZOAN, GORLA AZPIAN ("SOROUTS" SAILEAN), SAN MARTZILERA BEGIRA, EGIN DA LEHENDABIZIKO EUKALIPTO LANDAKETA

EUKALIPTOA LANDATUTA


OGEITURRI GAINEAN 

LANDATUTAKO EUKALIPTUA


jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07