ERRUKIZKO AMAREN PARROKIAREN ALDAREA (V). SAN ESTEBAN
SAN ESTEBAN (XVII. MENDEA).
Harriak, eta galduta duen palma (apurtuta)
Parrokian badago irudi bat zer ikusi duena Gabonetan, herrian, ospatzen den jai batekin: San Esteban edo txikitero eguna bezala izendatzen denarekin.
Parrokian baina, ez dugu San Estebani eskainitako aldarearen inguruan informazio handirik. Lehen aipamena 1652koa da. Eretaula eraikita zegoela ordurako jakinekoa da, izan ere maiordomoak aldarea urreztatu zedila agindu zuen. Beranduago, 1666an egindako inbentario baten arabera ere azaltzen zaigu nola zeuden kandelero batzuk “para el altar del Rosario y San Esteban”.
Eta 1696ko inbentarioan, berriz, horrela azaltzen zen:
“En el altar de San Esteban, su efixie de escultura en su retablo y nicho, sobre dorado y pintado; y enzima del dicho nicho una pintura de San Juan Bauptista, y a los lados las de Santiago menor y San Bartolome”.
Beraz, aldarerik ez daukagu baina bai jatorrizko irudia.
Iturria: “Ymbentario de los bienes, papeles y demas cosas que la Yglessia Parrochial de Nuestra Señora de la Piedad de esta villa de Anzuola tiene en ser al pressentte”: Tercer libro (1680-1730) de la fábrica de la Piedad. Eclesiásticos atala: CLXXXI liburu sorta Antzuolako Artxibo Historikoa. Antzuolako Udala