blogak

Irinmodo (1307-2017)

ERRAMU EGUNA (1997/03/23)

2020ko Aste Santu garaia, eta oporraldia ere, ez ohikoa izango da Antzuolan eta bazter guztietan, koronabirusaren izurriteak (pandemiak) ekarritako itxialdi edo konfinamenduak gure mugimenduak mugatu dituelako.

Giotto - Scrovegni - -26- - Entry into Jerusalem.jpgJesus Jerusalenera sartzen dela ospatzen da Erramu domekan. iTURRIA: By Giotto di Bondone - Ezezaguna, Jabetza Publikoa, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=94624

Hala ere, tradizioari begiratu ezkero, asteburu honetan Erramu eguna ospatzen da. Garai batean egun handia. Izan ere, badaude tradizio batzuk hilzorian daudenak, kostata bizirik mantentzen direnak. Euretako bat da Erramu eguneko igandean eliz barruan zein elizpean edo arkupean egiten den prozesioa. Egiari zor, baina, elizpeko prozesioa ez da aspalditik egiten Antzuolan. Kontuak kontu, eta ez dugu daturik, agian izan liteke gure parrokiaren historian lehen aldia Aste Santua bera (eta Erramu domeka) ospatzen ez dela. Bitxia.

Oroitzapenerako ez bada ere, hementxe dakartzagu 1997an parrokiaren elizpean edo arkupean, Erramu domekan egindako prozesioan ateratako argazkiak.

PARROKIAKO ABADEAK (DANIEL ESKISABEL)  ERRAMUAK BEDEINKATUZ 
HASTEN DU PROZESIOA



UMETXOAK EUREN ERRAMU-SORTEKIN


ARGAZKIAK: MARIA PAZ UGALDE. 1997KO MARTXOAREN 23an ateratako argazkiak (Domeka, Erramu Eguna). Iturria:  https://www.guregipuzkoa.eus/?paged=3&s=&sf-authname=AntzuolakoUdala&sf-fot=Ugalde+Paz#gallery/72ccb8c009847c614a85c38a7b3d9d12/107445/comments

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07