blogak

Irinmodo (1307-2017)

ERAUTZA BASERRIKO EZKONTZA ONDASUNAK (1664)

Bizitza erritualean ezkontza oso une garrantzitsua izaten zen familia batean. Horregatik mimoz antolatzen zen. Hala ere ezkontza guztiak ez ziren berdinak izaten, izan ere batzuk adostasunarekin, ezkongai bien oniritziarekin, egiten baziren ere, beste batzuetan egoerak baldintzatuta indarrez-edo egiten zirelako:

  • Egoera konpondu beharrean egoten zelako (Konpontzeko Ezkontzak izaten ziren). Ezkon aurreko haurdunaldiak edota seme-alaba naturalak izanda, eta gurasoen mehatxupean, egiten ziren ezkontzak ziren.
  • Interesa (“Conveniencia”) zegoelako. Posizio sozial nahiz ekonomiko baten eraginagatik, eta herrietan batez ere oso ezaguna maiorazkoaren eraginarengatik. Bertan gurasoen papera oso garrantzitsua izaten zen.
  • Maitasuna zegoelako. Bikote baten maitasunak emandako legitimitatean oinarrituta, gizon eta emakume batek ezkontzea erabakitzen dute. Gurasoek ahal den neurrian aholkatzen dute, nahiz eta seme-alabaren aukera onartu.

Hiruretan sumatzen den bezala, etxeko gurasoen papera (edo euren faltan anai nagusiarena) garrantzitsua eta zenbait kasutan erabakigarria ere izaten zen.

Ohikoa zen baserri onenen artean ezkontzak-eta adostea, eta horrekin eman beharreko ezkonsaria edo dotea ere. 1629ko maiatzaren 12an jaio zen testamendu honen protagonista den Catalina Perez de Madariaga Arrelus, eta Gabriel Erauça eta Jauregirekin -Erautza baserriko jabearekin- ezkondu omen zen 1656ko uztailaren 16an. Bi seme-alaba izan zituzten: Maria Ignacia (1657) eta Joseph (1659).

Hala ere, euren gurasoak azkar hil ziren: Gabriel, aita, 1660ko martxoan; ama, berriz, lau urte beranduago: 1664ko martxoan.

Madariaga-Arrelustarrak garai hartan oso ospetsuak ziren, Catalinaren anaia herriko beste baserri aberats bateko jaun eta jabe zelako: Ibarra baserria.

Kontua da Catalinaren heriotzaren ondoren (1664) bere anaia egin zela bere hainbat ondasunen jabe, eta horretarako, aldez aurretik, herriko idazkaria zen Tomas de Villar-i horren idatzi legala eskatu zion, eta bertan bere arrebaren ondasunen inbentarioa agertuko zen.

Beraz, dokumentu honetan garai hartako baserri aberats batean egon zitekeen ondasunen berri izango dugu, non azienda (soroak, basoak, etxeko abereak) aberatsa bazen ere, gainontzeko lanabes eta jantzietan ez hainbeste.

Erautza baserria bilaketarekin bat datozen irudiak
 "ERAUÇA, ERAUSSA, ERAUTZA" BASERRIA. GAUR DESAGERTUTA.

En la cassa solar de Erauça, sita en … Ançuola a dos días del mes de abril de mil y seisçientos y sesenta y quatro años (1664)… ante el señor Juan Perez de Aranguren, alcalde, … Miguel de Madariaga, dueño e señor de la casa solar de Ibarra … ermano lexitimo de Catalina Perez de Madariaga, hermana difunta, y su testamentario y albacea instituido por la dicha Catalina … conviene hazer ynbentario de todos los vienes que quedaron por fin y muerte de dicha Catalina Perez, su hermana, para que siempre estén claros y manifiestos…:

"Cassa solar de Erauça"

  • Primeramente la cassa solar de Erauça con todas sus tierras, eredades, mançanales, castañales, mientes y todo su pertenecido enteramente que sson muy notorios y conocidos por sus limites y linderos.
  • Una junta de bueyes.
  • Una baca con su cria que tiene quinze días.
  • Yten, otras dos bacas preñadas. 
  • Una beçerra que ba a quatro años.
  • Y otra beçerra que ba a tres años.
  • Yten, otra que ba a dos años.
  • Trece cabras y un macho,

·         que están a media ganancia y perdida entragadas a Andres de Irala.

  • Yten, quatro cabras mayores y un cabrito del año pasado que estaban a quenta de dicha defunta.
  • Yten, dos cubas de ambasar sidra: la una nueva y la otra vieja.
  • Una arca grande otra menor y otra asi mismo menor.
  • Dos trojes.
  • Un arado de fierro de quatro dientes.
  • Un sulco (¿).
  • Una açada de bueyes. 
  • Una barra de fierro. 
  • Tres pares de laias. 
  • Yten, una arca de quatro pies, antigua, vieja, mediana. 
  • Una cadena de fierro de doce pieças vieja con falta de la abuja. 
  • Quatro dientes de fierro del arado. 
  • Yten, veinte y un fierros chicos gastados. 
  • Quatro açadillas de fierro viejas y gastadas. 
  • Otra açadilla buena. 
  • Una acha casi nueva. 
  • Tres açadas viejas … 
  • Mas otra acha chica vieja. 
  • Yten, otra açada de sacar piedras, vieja. 
  • Mas otra acha chica, vieja, desgastada. 
  • Ocho açes de lino espadados. 
  • Mas otro aç del dicho lino espadado. 
  • Mas diez y nueve açes de lino por adreçar. 
  • Nuebe libras de estopa. 
  • Un mosquete con sus frascos. 
  • Un arcabuç de guerra y frascos. 
  • Una escopeta con su llave. 
  • Una cama buena algo andada con dos azes: los unos de lienço delgado, nuevos por entrar en agua, y los otros de estopa hussados. 
  • Un plumón de cama sin pluma nuebo sin almoada. 
  • Una tabla de manteles alemaniscos buenos. 
  • Una cortina de lienzo hussada; otros azes de cama de lien´ço de estopa viejas y gastadas. 
  • Yten, otros açes de cama de lienço de estopa viejos y gastados y con falta de savana. 
  • Yten, un cobertor de plumión de lienço de estopa viejo. 
  • Yten, un cobertor de cama con cobertor de almuada cosidos con algodón viejos, rottos y abujerados de lienço delgado de la tierra. 
  • Dos camissas de mujer rotas y viejas. 
  • Un paño de manos nuevo aunque algo andado. 
  • Una pieça de beatilla delgada de cinquente y sein baras. 
  • Dos gergeros o charameles de lienço de estopa algo traídas. 
  • Yten, seis libras de illo blanco en madessas delgado. 
  • Yten, otras dos libras de illo blanco asi bien en madejas y son de estopa.
  •  Yten, una servileta traída. 
  • Yten, dos camas cunplidas sin açer, viejas y muy andadas. 
  • Yten, una fraçada blanca, vieja. 
  • Una marraga de cama traída. 
  • Dos tocas: una de lienço y delgado; otro de escanso y otro de caça … 
  • Yten, una bola de fierro calado. 
  • Yten, media fanega de trigo y otra media fanega de maíz y una caldera de cobre buena. 
  • Un fierro de adreçar estiércol; una barquina de bayeta negra, vieja. 
  • Un enagoas de bayeta morada, vieja. 
  • Un sayuelo negro de este mera rota, un manto de biuda roto viejo; unas laias de fierro; un par de çapatos de cordobán traídos. 
  • Una artessa. 
  • Una mesita redonda en tres pieças.
    … El alcalde nombro depositario por todos los sobre dichos vienes al mesmo Miguel Perez … por tenerlos en su poder … y se obligo con su persona y bienes presentes y futuros de tenerlos en deposito …
 

HAUXE DA CATALINAREN ONDASUN INBENTARIOA


Informazio iturriak:
  • Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa.DEAH/F06.024//1254/001-01(f.2v,nº--/M,1656-07-16).
  •  Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa. DEAH/F06.024//1249/003-01(f.16v,nº--/B,1657-04-28).
  •  Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa. DEAH/F06.024//1249/003-01(f.28r,nº--/B,1659-05-23).
  •  Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa. DEAH/F06.024//1256/001-02(f.238v,nº--/D,1660-03-01)
  • Iraeta sendiaren artxibo historikoa: Paper soltea. 


jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07