blogak

Irinmodo (1307-2017)

ELECTRA BASALDE II

Gaur, energiaren gaia hain pil pilean dagonenian, eta energia fosilen ordezko bila ari garen honetan, pena da Basalde auzoan kokatzen den argindar etxe honen egoera ikustea. Izan litekeelako alternatiba bat, han eta hemen udalerrian datozen errekatxoak aprobetxatuz, argindarra sortzeko.


Ez da lehen aldia Electra-Basalde argindar etxeaz hitz egiten dugula, baina datu berriak agertzen diren neurrian, ezin ba aurretik esandakoak osatu gabe laga. Aitzakia, Migel Agirrek daukan kontabilitate koadernoa edo liburuxka. Bertan agertzen baita hasieratik 1990. hamakardaraino sozietate honek herrirako sortutako argindarra.

Egiari zor, Migelek esandakoarekin bat eginez, "argindarretxe hau egin aurretik, Basalde auzoan kokatuta dagoen Intxaustiko errotan ere sortzen zen argindarra. Baina gertatu zen Olaran enpresak ere Basalde errekaren urak eskatu zituela bere lantokirako. Eztabaida sortu zen eta orduan erabaki omen zen, inori kalte egin gabe, argindarretxea gorago eraikitzeko, Jaikoiturri eta Kateaga errekaren urak erabiliz. Behin, ur hauek erabilita, posible zitzaion Olarani ur guzti hori hartuta, berak aprobetxatzea.

                                                                                                                                                                         TURBINA martxan zebilenean

Hasteko, Electra-Basalde proiektu honen hasiera 1920. urtekoa da, eta bertan hasierako jabeek edo sustatzaileek egindako inbertsioaz aurkitzen dira datuak. Ondoren hasten dira, 1930tik aurrera, argindarretxe honen sarrera eta irteerak nahiz soberakinak adierazten. Badirudi, Migelen hitzetan "orduan hasiko zirelako kontadoreak erabiltzen, eta kobratzen ez bonbillaka, hasieran egiten zen bezala". Honen inguruan ere esaten digu hasiera batean Madariaga baserrikoek ere argindarretxetik argindarra hartzen bazuten ere, behin joan zirenean Madariaga baserrira galdetzera zenbat bombilla zeuzkaten, horren arabera kobratzeko, ez zietela atea zabaldu. Orduan moztu egin zitzaien argindarra. Horren aurrean Madariaga baserrikoek berea jarri zuten, Mutillagunetik zetorren ura aprobetxatuz eta inguruan turbina bat jarriz, kaxeta batekin.

Goiko turbina honek 38 bat baserrietara ematen zuen argindarra, 220 volt.-tan, hasi Basaldekoak eta Ursalto, Baztarriña, Arrandari, Miso, Deskarga, Mutillagun, ... Horretarako egurrezko zutabeak eta kobrezko haria erabiltzen zen. Kobrearen diametroa, berriz, ezberdina izaten zen: 5, 2 eta 1,5 milimetrokoa. Zenbat eta diametro handiagoa hobeto iristen zen argindarra.

Jainkoiturria eta Kateaga errekatxoen urak erabiltzen zituen argindarretxeak, berriz, kaxeta dagoen tokitik 100 bat metro gora eraiki zuten ur biltegia, eta bertan batzen ziren urak, egindako kanalen bitartez.

Iberduerok, berriz, etxeetara argindarra banatzen hasi zen unetik hasi zen argindarretxe hau baztertzen, bezeroak galtzen, nahiz eta Amilleta baserrikoak izan azkenengoak bere erabilera lagatzen 1990. hamarkadan zehar. 

Hala ere, urtetan erabili zen garia jotzeko makina argindarrerekin, auzoko garo soro guztietan.

Etxetik turbinaren ur sarrera neurtzeko kirtena

Eta gaur bitxia bada, 200 bat metrora dagoen baserritik kontrolatzen zuten turbinetara zetorren ura, etxean zuten polea sistema baten bitartez (argazkia).

Hona hemen aipatutako dokumentuek dioskutena:

 INVENTARIO GENERAL DE TODOS LOS VALORES INVERTIDOS CON DESTINO A LA CONSTRUCCIÓN DEL EDIFICIO DENOMINADO “CENTRAL ELECTRO Y MOLINO DE YNCHAUSTI” CON SU APROVECHAMIENTO HIDRAULICO, MÁQUINAS EXISTENTES, LINEAS DE CIRCULACIÓN ELÉCTRICO LA QUE FORMAN LOS SEÑORES DON BONIFACIO AGUIRRE, DON ANICETO ARANES Y DON CALISTO LAMARIANO. EN ANZUOLA A 19 DE MARZO DE 1920.

Por la denuncia del cauce, memoria y planos y concesión administrativa a los ingeniero, 700 pesetas. En esta fecha quedan liquidadas las cuentas entre los tres socios que formamos la sociedad. Anzuola a primero de febrero de 1925.

LIKIDAZIO URTEA

SARRERA

GASTUAK

DIRU BANAKETA (3)

SOCIEDAD ELECTRA BASALDE (BAZKIDEAK)

1930

3546

698,45

943

Calixto Lamariano, Aniceto Aranes eta Jose Agirre

1931

3246

2061,90

461

1932

3367,90

783,40

861

1933

3233

1159,75

---

1934

3408

3124

--

Calixto Lamariano, Aniceto Aranes eta Alejandro  Agirre

1935

3471,45

1861,25

916

1936

5402

2087

1108

1937

5462,05

2876

845

1938

5531

2989

848

1939

5304

3954

450

1940

5050

4288

247

1941

7316,01

2398,40

1635,87

Benito Lamariano, Aniceto Aranes eta Alejandro  Agirre

1942

7210,75

3764,16

1148,86

1943

7150,55

8700,39

516,61

1944

7207,95

3026,79

1393,70

1945

7636,32

3643,48

1330,78

1946

9223,15

4811,18

1470,45

1947

10928,50

11873,30

3141,93

1948

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07