blogak

Irinmodo (1307-2017)

EHUNGINTZARAKO LIHOA (LIÑUA)

ANTZUOLAKO DANTZARIAK, 1915 bilaketarekin bat datozen irudiakAntzuolako dantzarien jantziek badute berezitasun bat, lihozkoak direla. 

Oinarin dantza taldea eta lihozko alkondara



Lihoa ez da dagoeneko landatuta ikusten gure baserrietan, baizik eta soroetan, han eta hemen berez hazten den landarea da. Udaberrian, maiatza inguruan (lorailean) hasita, aukera dugu zelaietan ikusteko. Landare-multzoa osatzen hazten da, eta lore polita du (ikusi argazkia).



 LIHOA (LIÑUA) UZARRAGAKO ZELAIETAN

Esan bezala, garai batean, apropos landatzen zen, eta udazkena izaten zen garai hori,  San Lino egunetik (irailak 23) hasita. Izena ere zaindariarena jaso du landareak. Garai bateko lekukoek dioskutenez gariarekin batera landatzen zen, horretarako aurreko landareen haziak erabiliz.

Liho landare bakoitzak 30-35 zuntz ditu. Zazpi aldiz loratzen da, lorea urdina du eta San Juan garaia ei da biltzeko sasoirik onena.



 LIHOA (LIÑUA)  ZELAIAN, BIDAURRE ETA ZABALA BASERRIETAKO ZELAIETAN

Gure atorrak egiteko ezinbesteko lehengaia zen, eta esaera zaharretan ere presentzia du: "San Migel urriko (iralika 25), liñoa orri biko" esaten zen, esate baterako.

Landarea sustraitik ateratzen zen, eta lan handia zeukan. Uretan jartzen zen beratzen, eta ondoren, eguzkitan lehortzen. Gero, kirtenetik hariltxoak ateratzen ziren, iturginek erabiltzen dituzten kirrua bezalakoak. Gero, goruan haria ateratzen zen (`goruetan´ esaten dena). Hori egin ondoren, herrian zeuden bi "tejero"ri eramaten zitzaien telak egiteko.

Liñu-ura ere oso ona ei zen ganaduari emateko eta bere barruak garbitzeko.

Informazio gehigarria:




jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07