blogak

Irinmodo (1307-2017)

CRYPTOMERIA JAPONICA (SUGI JAPONIARRA)

Atal honek izenburu xelebre samarra badauka ere, zuhaitz edo konifera mota bat dela esaten bada, lasaitu gaitezke. Eta esaten badugu udalerriko basoetan gero eta gehiago ikusten den zuhaitz edo konifero mota bat dela, agian interesa ere piztuko zaigu esatera goazena.

 Sugi basoa Japonian.
 
Herriko basoak eraldaketa prozesuan daude, eta kanpotik etorritako zuhaitz exotiko berrien menpe. Hori gertatzen da Cryptomeriarekin. Taxodiazeoen familiako konifero espezie bakarra da. Japoniako endemikoa da, eta sugi izen japoniarrarekin ezagutzen da. Txinan baso espezie garrantzitsua da, eta duela mende asko sartua izan zen, baita Taiwanen ere, non japoniar dominazioaren garaian landatzen hasi zen. Mendebaldean ere "Sugi" terminoaren erabilera areagotu egin da zuhaitz honi erreferentzia egiteko, antzina ingelesez erabilitako "zedro japoniarra" baino egokiagoa dena, sugia ez baita benetako zedro bat (Cedrus).
Bitxiena zera da: Sugia, Japoniako zuhaitz nazionala da, eskuarki, tenpluen inguruan landatua, mende asko lehenago landatutako zuhaitz handi eta askorekin. Esan bezala, gero eta gehiago ikusiko dira herriko mendi sailetan konifera hauek, gaixotuta dagoen pinu intsignisaren ordez. Mixo gainean, eta Irimoegigoi eta barreneko auzoetan ere aurki daitezke dagoeneko zuhaitz hauek, urte batzuk barru baso bihurtuko direnak. 



 CRIPTOMERIA EDO SUGI "AZPILLAGA" SAILEAN 
ITURRIA:
  • WIKIPEDIA: https://es.wikipedia.org/wiki/Cryptomeria_japonica.
  • Eskerrik asko Joserramon Jauregi "Sasketari".

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07