blogak

Irinmodo (1307-2017)

CASA MALAGA


"... una cassa llamada malaga ... "

Noizbehinka datu bitxiak ere aurkitzen dira dokumentu zaharretan. Dakargun dokumentua 1614koa da, eta bertan Lizarraga auzoan zegoen MALAGA izeneko etxearen eta bere ondasunen salmenta egiten da. 

Vergara a treze de hebrero de mill y seisçientos y catorze años".

Baina zeintzuen artean egin zen salmenta hura? Alde batetik, Bergarako Errekalde etxearen jabea zen Jorge Ibañez de Recalde (eta bere emaztea zen Marina de Çavala) ditugu. 
Palacio Recalde, Bergara bilaketarekin bat datozen irudiak


Errekalde jauregia, Bergaran, Jorge Ibañezen eta Marina de Çavalaren etxea

Bestetik, Ugartetorreko jauna zen Migel Martinez de Ugarte. 

Lehenak saltzen dio bigarrenari arestian aipatu dugun Malaga etxea, bere lurrekin, eta bi sagasti: lehena Malaga etxearen segidan zegoena, eta bestea Aranburu baserriaren inguruan, Ugartetorre baserritik gertu: "... el uno pegado a la propia cassa y el otro pegado a la heredad de Aranburu que devide entre los heredades de Ugarte y el dicho mançanal el arroyo que llaman de Yraçaval".

" ... en el arroyo quen llaman de Yraçaval ..."

  GAUR EGUN ERE "IRAZABAL" EREMUA ETA ERREKA EZAGUNA DA LIZARRAGA AUZOAN (IKUSI MAPA). ATZERA JOZ, LEHEN AIPAMENA 1590KOA DA: "TIERRA Y MANÇANAL DE YRAÇAVAL".





Malaga etxean zegoen guztiarekin saldu zuen aipatutako Errekaldeko jaunak, "por preçio y quantia de mill ducados de a onze reales, los quales se pagan en scripturas de çensos que le entregara el dicho Miguel Martinez de Ugarte al dicho Jorge Inañes dentro de tres dias...".

Ugartetorre, Antzuola bilaketarekin bat datozen irudiak UGARTETORRE eta ARANBURU BASERRIAK. 
EZKER ALDETIK eta ERDITIK DATOR GOITIK BEHERA GAUR ERE "IRAZABAL" ERREKATXOA. HEMEN INGURUAN ZEGOEN BERAZ, "MALAGA" ETXEA ERE.

Bat baino gehiagok, baina, galdetuko du nondik zetorkion etxeari Malaga izena? Misterioa izaten jarraitzen du. Hipotesi bat izan liteke norbaitek izen honekin bere jatorria aipatzea. Baina, zeinek? (...)

Bergaran egin zen dokumentu hau.




Hauxe da jatorrizko dokumentua:







Iturria:


Título Autos por el pago de la venta de la casa Málaga.
Signatura FSS_OZ_M-UGARTE,C.52,N.34,D.1
Fecha Inicial 1614-2-13
Fecha Final 1622-11-4
Nivel Documento
Archivo Archivo de la Fundación Sancho el Sabio.

jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07