blogak

Irinmodo (1307-2017)

"CASA CADENA FISCAL" (DESKARGA)

 Deskarga eta mugarria

Argazkia begiratuz ikus daitezke ezkerrean, Deskargako taberna eta etxebizitza; erdian, elur garairako gatza gordetzeko etxetxo bat.  Eskuman, berriz, "kamiñeroen etxia" edo Mikeleten etxea bezala ere ezagutzen zena.  

Hala ere, dokumentuek dioskute "casa cadena" bezala izendatzen zen beste etxe bat ere egon bazegoela Deskarga gainean; ustez bere garaian zergak-eta ordaintzeko erabilia. Etxa hau, "casa cadena fiscal" bezala ere ezagutzen da dokumentuetan. 

Azter dezagun gehiago etxe honen funtzioa.

Gaur errepide batzuk erabiltzearren ordaindu beharreko bidesaria ez da oraingo asmakizuna, antzinatik antzemandakoa, eta egiptoar eta pertsiar zibilizazioetara ere eraman gaitzakeena, eta ondoren erromatar distiraren garaian ere ezaguna dena, eta gure zibilizazioak-edo heredatu duena. Beraz,  historian zehar bilakaera nabarmena izan du bidesari honek. 

Hain urrutira joateke, Erdi Aroan, subirano edo jaun feudalen menpe zeuden bidesariak. Hauek, pertsonak edo merkantziak komunikazio-bideetako puntu jakin batzuetatik igaro ahal izateko, ibai edo zubi bat zeharkatu ahal izateko, hiri batera sartzeko, etab., ordaindu behar izaten ziren, eta benetako barne-aduana gisa ere funtzionatzen zuten.  Gaur egun, aduana bezala ez, baina diru-kopuru bat ordaintzen dugunean autobia-autopistetan, erabiltzen ari garen eraikuntzaren eta bere mantentze-lanen finantzaketan ustez "laguntzen" ari gara, eta horren kudeaketa, Gipuzkoari dagokionez,  Foru Aldundiari (Bidegiri) badagokio ere, garai batean alokairuan ematen zen bere kudeaketa. Eta halaxe ustiatu zen, ondoren ikusiko dugun bezala, antzinako Deskargako bidesaria ere, arrendamenduan pertsona bati ustiapena eskainiz.  Joan gaitezen Deskargako mendate gainera. Ez dugu ahaztu behar Antzuolatik pasatzen zela bailaratik Irunera zihoan erregebide nagusia  (Salinas, Eskoriatza, Aretxabaleta, Bergara, Antzuola, Zumarraga... Tolosa... Donostia eta Irun). Beraz, oso mendate estrategikoa zen Deskarga mendatea. Esan, 1760. urtean eraikitako errepidea izan zela berau eta, horregatik, oso ondo araututa zegoela bertako pasabidea (ikusi azpiko dokumentuak). 

ELGETAN ERE BAI: Mikeleteak Elgetako kuartela zen Kataian ("Casa cadena"). T. JAUREGI - BERGARAKO UDAL ARTXIBOA. Ideia hau argi lagata hobeto uler daiteke Deskargan kokatuta zegoen bidesaria (ARANCEL DE PEAGE), eta bide batez orain azpitik pasatzen den autobian jarri zaiguna. Beraz, agian, beste garai batean egonda ere, errepikatzera goaz historia. 

         "ARANCEL GENERAL DE PEAGE QUE SE DA DE COBRAR EN TODAS LAS BARRERAS ESTABLECIDAS POR LA REAL FACULTAD POR ESTA PROVINCIA DE GUIPÚZCOA EN LA CARRETERA GENERAL Y RAMALES DE LA MISMA" (1853. URTEA) Iturria: AGG-GAOPT3369_A_055800 eta AGG-GAOPT3369_A_055900

IRINMODO (1307-2020): DESKARGA-ZAHAR BASERRITIK DESKARGAKO KONTUAK

Hauexek ziren ordaintzeko irizpideak edo artikuluak, eta oharrak. Bitxiak gaurkorako, ezinbestekoak ordurako.

ARTIKULUAK

(OHARREN ERANSKINA) 

Baina ez arautegia soilik, baizik eta esku artean ere badugu ordainsaria errentan jartzeko protokoloa, eta urte hartan esleitutakoaren izen abizenak ere bai:  

 "Obligación de D. Juan Antonio de Arrue, vecino de la villa de Arechavaleta, de satisfacer a la Diputación Foral de esta Provincia de Guipúzcoa la cantidad de 40200 reales de vellón por peage de la barrera establecida en el alto de la cuesta de Descarga en todo el año entrante de 1854".

 AGG-GAOPT3369_A_055300r

Beraz, arrendamendu dokumentu honetan antzeman daiteke Juan Antonio Arruek hartzen duela bere gain 1854. urteko Deskargako bidesarearen diru bilketa. Hala ere, badirudi Zumarragan bizi zen Martin de Alzolak eskuratu zuela aurretik arredamendu hau, baina ondoren, ez dakigu zein arrazoirengatik, Antonio de Arrueri eman zitzaion goian aipatutako kopuru bera errespetatuz.

 

 

 "Cadena del puerto de Deskarga"

 AGG-GAOPT3369_A_055700r

 


 

  AGG-GAOPT3369_A_055700v


 

Iturria:

Gipuzkoako Artxibo Orokorra

jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07