blogak

Irinmodo (1307-2017)

CABALLERO ORDEN DE CARLOS III: GABRIEL ITURBE IRAETA

Iñurrigarro baserria, Basalde bilaketarekin bat datozen irudiak Eskuman, Iñurrigarro. Ezkerrean, Iñurrigarrogarai.

Gabriel Iturbe eta Iraeta 1753an jaio zen Antzuolan, ziur aski Iñurrigarro baserrian. Merkataritzan ibili zen Mexikon, eta bertan hil zen 1812ko uztailaren 5ean.  Gurasoak Jose Rafael de Iturbe eta Prudenciana Josefa de Iraeta izan ziren, "dueños y poseedores de los mayorazgos de Iñurrigarro y de Erosidieta en Villarreal".

Gabriel, Mexikon bizi eta bere osaba zen Francisco Ignacio de Iraetak eskatuta, 1769an joan zen bertara. Oso gora joan zen Gabriel, bere osabaren suhia izatez gain bere merkataritza sarea ere bereganatu zuelako. Ondoren Gabrielen anaiak joan ziren Mexikora. Jose Ignacio esate baterako, apaiz bihurtu zen eta ondoren Antzuolako zein Bergarako Santa Maria parrokian abade bezala ibili zen. Manuel ere joan zen, baina hau ere itzuli egin zen, militar izateko asmoz, baina gero Mexikora itzuli eta garai hartako Nuevo Santander (gaur Tamaulipas dena) gobernadore izatera iritsi zen, 1804tik 1811ra. Beste anaia, Francisco, Tenancingo eta Tlaxcon apaiz izatera iritsi zen.

Bere lehengusinarekin ezkondu zen, Margarita de Iraetarekin, 1784ko uztailaren 8an. Hamar seme-alaba izan bazituzten ere, bost bakarrik bizi izan ziren.

Ohorezko karguak betetzera iritsi zen, asko eta goraipatuak gainera: "Fue regidor honorario (1785-1786) y alcalde ordinario de Ciudad de México (1787-1788); 2.º consignatario de la Real Compañía de Filipinas (1790), 1.er consignatario (1797) y cónsul del Consulado de México (1805-1806). Ingresó en el Regimiento Urbano de Infantería de México (1780); dos años después ascendió a subteniente (1782), alférez (1788), capitán (1791) y coronel (1810). Fue tesorero de la Cofradía de Aránzazu y del colegio de San Ignacio o de las Vizcaínas (1791-1793) y diputado de la Archicofradía del Santísimo Sacramento y Caridad. Miembro de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País (1787) y caballero de la Orden de Carlos III (1792)". 

Are gehiago, zera esaten diosku bere biografia ikertu duenak (Torales, 1985):

"Iturbe fue el prototipo de los individuos que, de familia de labradores, mediante un proceso migratorio estratégico, en el lapso de una generación, se incorporaron a la elite novohispana. Fue ejemplo de los empresarios que, con la apertura del libre comercio y la creación de los consulados de Guadalajara y Veracruz, redujeron su radio de acción en el mercado interno y canalizaron una parte sustancial de sus capitales a la producción agraria de exportación, a la adquisición de inmuebles urbanos y utilizaron sus relaciones adquiridas en el comercio para el desarrollo de sus operaciones financieras".

Orain arte bere "curriculuma". Baina izateko (besteak beste, Karlos III.aren zalduna), noblezia frogatu behar izaten zen garai hartan. Eta hori prozesu luzea izateaz gain garestia ere bazen. Datorkigun dokumentua aitortzarako behar zituen dokumentuak ageri dira: bai gurasoen jaoitza zein ezkontza agiriak eta baita aiton-amonarenak ere: "Expediente de pruebas del caballero de la orden de Carlos III, Gabriel de Iturbe e Iraeta Aranguren y Azcárate, natural de Anzuola, Capitán del Regimiento de Infantería urbana de Méjico; caballero supernumerario" (29 de abril de 1792).

 


 ITURRIAK

  • Iturbe e Iraeta Aranguren y Azcárate, Gabriel de. Signatura: ESTADO-CARLOS_III,Exp.627. Fecha Formación: 1792. Código de Referencia: ES.28079.AHN//ESTADO-CARLOS_III,Exp.627.
  • Bibl.: M. C. Torales et. al., La Compañía de Comercio de Francisco Ignacio de Yraeta (1767-1797), México, IMCE, 1985, 2 vols.; “Suegro comerciante yerno financiero: La compañía de comercio de Gabriel de Iturbe 1797-1812”, en Ibero-Amerikanisches Archiv, Neue Folge, Jahrgang 22 (1996), Heft 1-2, págs. 73-102. Hemendik ere jasoa: http://dbe.rah.es/biografias/60389/gabriel-de-iturbe-e-iraeta



jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07