blogak

Irinmodo (1307-2017)

BORTXAKETA (1711)

Zorigaiztoko bortxaketak ez dira gaureko gertaera bortitzak soilik, garai batean ere ugariak zirelako. 

Zumarragako Jose Lizarazu, Teresa Lizarazuren aitak, Antzuolako Juan Bautista Zumeta Laskurainen aurka ipinitako bortxaketa-auzia datorkigu orain, 9 urteko bere alaba zen Teresa Lizarazu bortxatzeagatik. 

Horren inguruko dokumentazioa 1711an hasi eta 1716 bitartekoa da, eta hemen prozesuaren lagintxo bat besterik ez dugu adierazten.

Gertaera 1711ko martxoaren 14ean izan zen, “Basternio-buru” eremu hustuan, Antzuolako jurisdikzioan, Juan Bautista Zumaeta Laskurain akusatuarekin Teresa de Lizarazu, orduan bederatzi urte zituena, bere etxera zihoala, bere aitaren aginduz, bere jabetzako txakur bat entregatzeko. 

Izan ere, Juan Bautistak ustez interesa erakutsi zuen txakurrarengatik, eta ordainez ahari bat emango ziola esan zion Teresaren aitari.  Halaxe, asmo horrekin bidali zuen aitak (Josek) bere alaba (Teresa) akusatua zen Juan Bautistarekin batera, txakurra eskuan zuela.

Bidean, baina, Juan Bautistak Teresa bortxatu zuen. Gertaera honek ekarri zuen salaketa, eta aldi berean epaiketa eta esku artean dugun dokumentazioa. Testigantza asko jasotzen dira bertan, inguruko senideengana eta baita Teresa zaintzen ibili zirenenak ere, tartean mediku-zirujauarena.


"... A que digan devaxo de juramento la verdad por fichos vecinos o moradores ... Se manda que Juan de Aiestaran, maestro ciruxano declare devaxo de juramento si la dicha Theresa de Lizarazu en realidad se halla o no corrupta de su limpieza..."
 
"... Digo que el dia sabado cattorce del presente mes y año fue llamado mi parte a la cassa de la havitacion de Bernardo de Tabernaberri, residente en la Villa de Villarreal donde se halla el dicho acusado, y le pregunto a mi parte ..."


"...dar un perro que tenia para el dicho acusado,  y respondio que se si se le pagaria y en defecto hizo traer mi parte a la dicha casa el perro con la dicha Theresa, su hixa,... de edad de nueve años... 
El dicho savado a medio dia en compañia de la dicha Theresa llevaria el perro de una soga, y al pasar por el monte llamado Basternio-buru en despoblado ... el dicho acusado derrivo en tierra a la dicha acusada para forzarla y enpezo a gritar, y la cubrio la cara con la montera. Y porque siendo de tan tierna hedad no la pudo estuprar, la dio un golpe en el muslo entre las piernas y la rompio y quito la virginidad con el dedo. Y haviendo el dicho acusado llevad a la dicha Theresa asta cerca de la havitación del dicho acusado, la dexo..."

"... y al otro dia vino (epailea) a la casa del dicho su padre donde se halla curandose con ziruxano y partera y se halla de peligro de vida.  En que dicho acusado ha cometido grave y atroz delicto digno de ejemplar castigo ... y sea reducido el dicho acusado a la carcel real y publica, y sea condenado en las mayores y mas graves penas".        

Lehenengo eta behingo neurria akusatuari ondasunak kentzea izan zen. Hala egin zen, baina espetxea ekiditeko, akusatuak Andaluziara alde egin zuen. Itzuli zenean (1716), egindako delituaren zigorra ekiditeko, salatuak alderdi kereila-jartzailearekin adostu zuen dote bat ordaintzea Teresa Lizarazuri (ez da esaten zenbatekorik) eta auziak eragindako kostu guztiak ordaintzeko obligazioa hartu zuen bere gain.

 
 


Baina ez zen hala bukatu gaia. Epaileak Juan Bautista Andaluziatik itzulita zegoela jakinda, kartzelara sartzeko agindua eman zuen, eta horretarako aldez aurretik atxilotzea.

Zoritxarrez dokumentuak ez digu adierazten agindu hori bete zen ala ez, kartzelan sartu omen zuten ala ez akusatua.

Esan gabe doa Teresa oso familia pobre bateko alaba zela, eta bere aitak hala aitortu zuen, eta ondorioz ezin izango zituela epaiketa gastuak ordaindu.

Bitxia da ere, Zumaetako Juan Bautistari zeuzkan ondasunak kendu zizkiotenean, ez omen zuela berak deklaratu ondasunen artean etxean zeukan idi parea. Hala salatu zuten akusatuek behintzat.


Iturria:



jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07