BIDAURRE ERROTAREN ALOKATZE-HITZARMENA
Bergarako Santa Marinako parrokian dago 1834ko uholdea noraino iritsi zen adierazten oroigarriaEz dugu Bidaurre errotaren aztarnarik, 1834ko ekainaren 30ean izandako ikaragarrizko uholdeak suntsitu zuelako. Garai batean, hala ere, errekaren zokoan ikus zitezkeen bere ur saltoaren harriak.
Gaur, berriz, errota hura egondako inguruan sortu zen Burubiko, baina beste erabilerako, ez zen errota izateko, baizik eta argindar-etxe bezala erabiltzeko. 1901ean eraiki omen zuen Rocaverdeko Markesak, garai hartan Bidaurre baserriko jabea ere bazenak.
Rocaverde etxea (Bergara). Felipe Iñiguizen argazkia (Bergarako Udala)
Bidaurre baserria eta "Juan Saez de `Vidaurreren´ sinadura, 1590ean Bidaurre errotaren jabea.Une honetan Bidaurre errotaren alokatze-hitzarmena dakargu.Dokumentua 1590eko urtarrilaren 15ekoa da. Alde batetik, errotaren jabea, Joan Saez de Bidaurre. Bestetik, errota bere gain hartuko zuten maizterrek, bi emakume, ama eta alaba, hurrenez hurren: Domenja de Arteaga eta Maria Saez de Abendaño.
molino de Vidaurre
Alokatzearen epea: 6 urte, 1590eko urtarrilaren 16tik hasita. Alokairuaren ordaina, berriz, astero eta ostiralero egindako 62 libra irin edo gari ordainduz. Baina ez zen egin beharreko ordainketa bakarra izango, izan ere Domenja eta bere alabak:
- “Yten, … me haveis de moler en el dicho molino todos los trigos y çeberas que en mi casa hibiere … sin quitarles la motura que se quita por la molienda”. Beraz, behartuta zeuden Bidaurreko gari guztiak errotan igotzeko eta horregatik ez kobratzeko (`motura´ errotariak zerga bezala kobratzen zuena zen; euskaraz `laka´ dena).
- Baina ez zen horretan geratu ordaindu beharrekoa: “Yten, … me haveis de dar en cada un año por los días de Navidad durante el dicho arrendamiento un capon bueno de maner que sea de dar y tomar”. Ikusten den bezala, aspalditik dator Gabonetan baserri eta errota jabeei kapoi baten bidez arrendamendua ere ordaintzeko.
Burubiko
1901ean Rokaberdeko Markesak eraikita
Hiru ordainketa mota hauek egin behar izan zituzten beraz, aipatutako maizterrek.
Hitzarmen hauek bazuten, baina, bigarren zati bat; hau da, alokatzen zuenaren betebeharrekin zer ikusia zuena. Hala, errotaren jabea zen Joan Saez de Bidaurrek zeregin hauek hartu zituen bere gain:
- Urtero sagar-zaku bat (“costal de manzana”) abuztuan, eta bere jabetzan zeuden gaztainondoetatik ere gaztainak, nongoak eta “junto a la puente del dicho molino a la dicha mi cascade Bidaurre”. Are gehiago, intxaurrak ere bai: “el fruto del nogal que esta en las puertas deñ dicho molino”.
- Baina ze zen horretan bukatu, izan ere eskaini zien “un asno, el mayor de los que tengo en mi cassa … y os sirbais en acarrear trigos y çeberas al dicho molino durante el dicho arrendamiento, y después como dicho hes se quede para las dichas mesmas; y si muriere dichos mesmas seays obligados de traer otro asno sin mi parte”. Beraz, astoa ere bai gariak-eta garraiatzeko. Behin alokairua bukatuta, maizterrentzat izango zen astoa.
- Aldi berean, jabearen gain geratzen zen errotarrien nahiz gainontzekoen mantentze lanek sortzen zituzten urteroko gastuak (errotarriak, burdinak, ur kanalak, urtegia). Hauexek, zehatz-mehatz: “Adreçar en cada un año una vez durante el dicho arrendamiento los fierros de las ruedas y piedras del dicho molino y mas de hazer y edificar todas las nuevas obras que fueren menester hazer en el dicho molino y en sus ruedas y acequias, y presas sin parte de las dichas Domenja y Maria Saez”.
Halaxe gauzatu zen hitzarmena, eta jabeak aitortza egiten zuen: “Y me obligo de no hos quitar durante el dicho tiempo para ninguna persona aunque me lo den mas renta que vos … so pena de hos lo dar en renta otro tal molino en tan buen sitio e lugar por la dicha renta”. Lekukotza adierazten, herriko abadeek sinatu zuten dokumentua: Joan abbad de Oruesagasti eta Joan abbad de Oxirondo; tartean zegoen Francisco Perez de Herzilla.Esan, dokumentuak sinatzera zihoazenean, aipatutako maizterrek ezin izan zutela sinatu, izan ere “dixieron que no savian scrivir”.Iturriak
Oñatiko Protokolo Artxiboa, Sebastian Lopez de Ozaeta eta Gallaizteguiren dokumentu sortatik.