blogak

Irinmodo (1307-2017)

BASERRI BERRIAK ANTZUOLAN (1825-1845)

Herriko baserri batzuk oso berandu sortu ziren, izan ere 1391erako (XIV. menderako) herriko baserri asko eta asko zutik zeuden. Hala ere, badaude herrian baserri batzuk arrazoi ezberdinengatik eraikiak. Esate baterako, XIX. mendean, bideetako segurtasuna bermatzeko (Olamendi, eta Zorroztarrieta baserrien kasua) edota beste lur sailik ez eraikitzeko, eta inguru ez oso erosoan eraiki izan zituztenak (Otain, Ibular, ...).

Baserri hauen lehendabiziko berriak hipoteken liburuetatik jaso izan ditugu, eta orduan esan dezakegu historian sartu zirela, nahiz eta baserri batzuk oso historia laburra izan, dagoeneko desagertuta daudelako batzuk: Ibularrak, Ameztiberri edo Sarasketaberri.

ALTZETA (1825)

GPAH40246_A_003000r 
GPAH40246_A_002900r 

Jose Maria Azconizagak saldu zion Joakin de Jauregiri USONDOCORTA izeneko gaztanadi bat 2.200 errealen truke, eta ordainketa horren berme bezala bere baserri berria zen Altzeta hipotekatu zuen.

ALTAMIRA (1843)

GPAH40246_A_014000r

GPAH40246_A_014000v 

Antzuolarrak diren Ignazio Legaranek zor dio Jose Ascargotari 100 dukat, bost urtetan itzuli nahi dizkionak urtero 20 dukat ordainduz, San Migel egunean, irailaren 29an, horretarako berria den Altamira baserria hipotekatuz.

AMEZTIETXEBERRI, SARASKETAETXEBERRI ETA ZORROZTARRIETA (1845)

GPAH40246_A_012500v

GPAH40246_A_012600r

Lizartzako herritarra zen Antonio Irazustak azpiarrendatu eta eman zion antzuolarra zen Ignazio Izagirreri Aretxabaletako kate-ordainlekuagatik 34.000 errealen truke. Antonioren fidatzailetako bat Pedro Larrañaga izan zen, eta berak hipotekatu zituen bere baserri berriak: Ameztietxeberri, Sarasketaetxeberri eta Zorroztarrieta.

IBULAR (1841)

GPAH40246_A_012500r 
GPAH40246_A_012500v

Ascensio Maria Etxeberriak 34.200  errealen truke errematatu zuen Gatzagako kate-ordainlekua, horretarako, beste batzuen artean, Ibular izeneko baserri berria hipotekatuz.

LOIETA (1830)


Jose Ignazio Agirrek 300 errealeko karga bat hartu zuen bere gain, herriko parrokien onerako, eta horren truke bere baserri berria den Loieta hipotekatu zuen.

OLAMENDI (1828)


GPAH40246_A_005900v 

GPAH40246_A_006000r 

Francisco de Ugaldek hartu zuen mailegu gisa bergararra zen Juan Maria de Iruretak emanda, 3300 erreal. Horrek ordaintzeko Olamendi baserri berriaren bere zatia hipotekatu zuen.

OTAIN (1842)

GPAH40246_A_013500v 
GPAH40246_A_013600r
Juan Bautista Unauek eta Maria Antonia Etxeberria senar ematzeak, eta Domingo de Labordak eskatutako maileguarengatik, 6000 errealen truke, Otain baserri berria eta bere jabegoak hipotekatu zuten.

ITURRIA

- Gipuzkoako Probintzi Artxibo Historikoa (Oñati). 


jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07