Gipuzkoako Boletin Ofiziala (1972/10/11)
1971n, donostiarra zen Jesus Maria Alcainek, “BAREÑO” enpresaren izenean, eta enpresaren administrazio kontseiluaren idazkari gisa, zera adierazten du: 1961eko ekainaren 23an Ur Kontseiluaren Komisaria Zentralak onartu zituen bi eskaera: ITURRITZA izeneko iturburuaren 24 eta 20 litro segundoko ur erabilera.
Erabilera hau onartua zegoen aurretik, 1940ko urriaren 11n “BAREÑO S.L.” izenean eta 1967ko urtarrilaren 2an, berriz, “BAREÑO S.A.” bezala.
Hala ere, Antzuolako Udalak, herriko ur kontsumorako ura behar zuelako eta, eskaera egin zuen iturburu bertatik ura hartzeko. Hala, herriaren Bareñok ur premia ikusirik, eta bere helburuetarako 44 litro asko zela aintzat hartuta (bere helburua baitzen etxerako ur bezala erabiltzea eta komertzializatzea), 1971ko otsailaren 27an herriko udalarekin hitzartu zuen ur erabilera hau: 1) Bareñok soilik segundoko bi litro erabiltzea. 2) Udalak Bareñon aurka “Aguas del Norte” konpainian jarrita zeukan erreklamazioa bertan behean lagatzea, eta 3) udalak ez dio oztoporik jarriko Bareñori aipatutako 2 litro hauek erabiltzeko eta “Erabilera Publiko” bezala izendatzeko. Ur mineral-sendagarriak bezala aitortzea nahi zuen Bareñok.
ITURRIETA EREMUA (1972 urtea), BAREÑOK EROSI NAHI ZITUENAK
Bitartean, egoera ez zen baretu, izan ere 1972ko urtarrilaren 21ean udal zinegotzi batzuk salatu zuen Bareño legez kanpoko zundaketak-edo egiten ari zelako aipatutako iturburuan. Horren ondorioz edo, 1972ko apirilaren 6an, Gipuzkoako industria ministerioaren ordezkaritzak eskatu zion Bareñori aurkeztu zezala obraren proiektua (txostena eta planoak). Aurkeztuta, 1972ko urriaren 11n Gipuzkoako Buletin Ofizialean kaleratu zen eskaera publiko ofiziala ur hauek “ur mineral-sendagarria” izendatu zezaten. Eta hala onartu zen eta agertu zen Madrilen 1973ko azaroaren 12an eta Estatuaren Buletin Ofizialean 1973ko abenduaren 4an kaleratu zen agindua.
ITURRIETA SAILA
Kontuak kontu, ez zen proiektu hau aurrera joan, gutxira, 1974ko uztailaren 30ean, Gipuzkoako Industria ministerioaren ordezkaritzak bidalitako eskutitz baten bitartez, enbargatu zitzaion iturburu hau “Hijo de Valentin Rueda, S.A.” izeneko larru eta oihal enpresarekin Bareñok zeukan 520.099,05 pezetako zorrarengatik. Ezin dugu ahaztu Bareñok larrua ontzeko lantoki bat ere bazuela Antzuolan, eta ez egoera ekonomiko oso onean. Hementxe bukatu zen ur hauen erabilerarako historia[1].
ITURRIAK
[1] Concesiones de aprovechamientos de aguas en ríos intracomunitarios de Gipuzkoa. IN.04.EMG. ELKAG-DE-C101-B1