blogak

Irinmodo (1307-2017)

ATLETISMOA ETA ATLETAK (1958)

Ez da oraingoa atletismoaren inguruan antzuolar batzuek duten zaletasuna eta ekintzailetasuna. Aspalditik ei dator. Ustez 1958ko argazki hau ikusi besterik ez dago. Sortu berri zen atletismo taldea Antzuolan. Argazkian agertzen direnak pistetan ez baizik eta kross erako antxintxikilariak ziren. Oñati, Aretxabaleta, Bergara ... eta Lasartekoan ere parte-hartu zuten. Jose Luis Errazti zen entrenatzailea eta talde bezala emaitza onak lortzen zituzten. Entrenatzeko pistarik ez, eta lan ondoren elkartzen ziren Antigua eta San Blas bitartean entrenatzeko. Ondoren, Antiguako tabernan elkartzen ziren tragoxka bat hartzeko.

Argazki honetan Arrasaten-edo omen daude 17 bat urte izango zituzten antzuolarrak. Ezkerretik hasita, eta entrenatzaile gisa, Jose Luis Errasti, ondoren datoz Julian Errasti, Luis Mari Jauregi, Jesus Bareño, Iñazio Larrea eta makurtuta, Jabier Arregi.

1962an Antzuolako atletismo txapelketa ere antolatu zen, eta horren sustatzaile 1961ean sortu zen Danok Bat elkartea izan zen. Elkartetik sortu ziren, esan dezagun, garai hartako kirol talde eta atleta, besteak beste baita saski-baloi taldea ere: "Hanka Luzeak".


ITURRIA:

  • KONTUOLA ALDIZKARIA


jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07