blogak

Irinmodo (1307-2017)

ASKATASUNAREN IBILBIDEA ANTZUOLAN (1977)

Askatasunaren ibilaldia 1977 01.JPG Iturria: y Joxemai - Norberak egina, CC BY-SA 4.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=35025535

Askatasunaren Ibilaldia Euskal Herrian zehar 1977ko udan amnistia eta askatasunaren alde egindako mobilizazioa izan zen. 1977ko uztailaren 10ean Askatasunaren Ibilaldia hasiera eman zitzaion Zarautz, Gernika, Agurain eta Lodosatik abiatutako lau zutabetan: “Erribera”, “Txikia”, “Matalaz-Apala-Txirrita” eta “Martxoak 3”. Zutabe bakoitzak zazpi euskal herrialdeak zeharkatu zituzten ibilbideak burutu zituen, egunero udalerri ezberdin batean geldituz, harekin batera hitzaldiak, mahai biribilak, solasaldiak, jaialdiak, alderdi politikoeen programen analisiak, eta hainbat lehiaketa eta jardunaldi ere ospatu zirelarik. Aurrez antolatutako ibilbideek denera 1.847 km. eta 500 udalerri inguru zeharkatu zituzten. Azkenean, lau zutabeen bat egitea Oltza zendeako Arazuri herrian jazo zen.  

 DIARIO VASCO, 6/08/1977

"Askatasunaren aldeko martxaren 4. zutabea, `martxoaren hirua´ izena zeramana, 
1977ko abuztuaren 5ean Bergaran sartu zen".
  •  Lehen zutabeak 491 km. gauzatu zituen. Zarauztik abiatu zen, Donostia, Hondarribia, Donibane Lohitzune, Baiona, Donapaleu, Donibane Garazi, Orreaga, Agoitz, Irunberri, Ledea, Zangotza, Zarrakaztelu, Caparroso, Arguedas, Tutera, Martzilla eta Tafalla igaro ondoren Tebasetik Iruñean sartzeko.

  • Bigarren zutabeak 421 km.-ko ibilbidea gauzatu zuen. Gernikan abiatu eta Bermeo, Plentzia, Bilbao, Sestao, Somorrostro, Balmaseda, Sodupe, Urduña, Laudio, Trebiño, Samaniego, Laguardia, Viana, Los Arcos eta Lizarra zeharkatu zituen, Iruñera Gares aldetik sartuz.

  • Hirugarren zutabeak 192 km. gauzatu zituen. Aguraindik abiatu eta Altsasu, Zegama, Ordizia, Tolosa, Leitza, Doneztebe, Irurita, Elizondo, Amaiur, Ainhoa, Ustaritze, Hasparren, Bastida, Donapaleu, Maule, Atharratze, Uztarrotz, Izaba, Erronkari, Jaurrieta, Aribe, Biskarret eta Noain igaro zituelarik.

  • Laugarren zutabea Lodosatik abiatu eta Allo, Lizarra, Kanpezu, Azazeta, Gasteiz, Otxandio, Durango, Markina, Lekeitio, Ondarroa, Zumaia, Zestoa, Azpeitia, Azkoitia, Bergara,  Antzuola, Zumarraga, Ormaiztegi, Alegia, Tolosa, Hernani, Astigarraga, Behobia, Bera, Almandoz, Lantz, Ezkabarte eta Burlata igaro zituen.


DIARIO VASCO, 07/08/1977

    Askatasunaren aldeko martxaren 4. zutabea, "martxoaren hirua" izena zeramana, 1977ko abuztuaren 5ean Bergaran sartu zen; martxa honekin batera Telesforo Monzon eta Mª Josefa Ganuza, emaztea, 41 urteko erbestealdiaren ostean, Bergara bueltatu ziren. Hurrengo egunean zenbait ekintza egin ziren Bergaran. Abuztuaren 7an, 60 bat pertsonez osatutako Martxa hau Antzuolara abiatu zen, bertan 1500ren bat pertsonez lagundutako jendetsa elkartuz:

    "Hoy, a las once de la mañana, la columna de la `Marcha´... partirá hacia Zumarraga, donde tiene prevista la llegada sobre las nueve de la noche. El almuerzo tendrá lugar en Anzuola a eso de la una del mediodía. Y mañana, lunes, partirá hacia la zona de Ormaiztegui, Ataún, etc.".



    Antzuolako txistulariak Askatasunaren aldeko martxaren zain (1977/08/07). 

    Txistulariak: Lizarralde, Jose Luis; Jauregi "Barberito" Jose Ignazio; Arbulu, Bittor; Iparragirre, Joseba; Lizarralde, Koldo; Zubillaga, Asentzio; Zubillaga, Iñaki; Agirre, Argiñe; Iraeta, Aintzane; Larrea, Bakarne; Etxaniz, Amaia; Alzelai, Gentzane; Legorburu, Imanole.
    Iturria: Larrañaga, Roman (Bergara, Gipuzkoa) ateratako argazkia. Bergarako Artxibo Historikoa.


    "Abuztuaren 7an, 60 bat pertsonaz osatutako Martxa hau Antzuolara abiatu zen, 1500ren bat pertsonez lagundutako jendetsa elkartuz".

    ANTZUOLAN, HERRIKO PLAZAN, JENDE UGARI ELKARTU ZEN




    ANTZUOLATIK ZUMARRAGARA ALDERA JO ZUEN"ASKATASUNAREN IBILALDIAK"

    Iturriak:


    jatorrizkoa ikusi

    2013-2024
    Blogetan! Blog izarren bila

    AZKUE FUNDAZIOA
    Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
    Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07