blogak

Irinmodo (1307-2017)

ARROLAN IZANDAKO HEGAZKIN ISTRIPUA (1921)

Gurasoengandik jakin izan genuen Arrolan gertatu omen zela hezgazkin istripu bat eta horren ondorioz hezgazkin gidaria ere hil omen zela, Irikorta iturria dagoen magalarekin topo eginda. Behe laino itxia omen zegoen une hartan, eta arrazoi hori edota besteren bat ere tartean egon zitekeelarik, kontua da  ingelesa omen zen Andrew Haig Forson hil zela bertan.


ANDRES HAIG FORSON, ANZUOLA bilaketarekin bat datozen irudiak

ERA HONETAKO HEZGAZKINA JAUSI ZEN ARROLA GAINEAN, ANDRESEK LAN EGITEN ZUEN HEGAZKI KONPAINIAK (BRISTOL AEROPLANE Co Ltd) ERABILTZEN ZITUENAK
Orduan aerodromoa Lasarten zegoen, eta bertatik Madrilera zihoan ` Bristol Tourer ´ izeneko hegazkin mota batekin aipatutako hegazkin gidaria. Dirudienez Espainiara etorri omen zen Bayo izeneko dirudun madrildar bati hegan irakasteko asmoz. 

irikorta bilaketarekin bat datozen irudiak
Iturri inguruan jausi zen hegazkina.

1921eko maiatzaren 19a zen. Eguraldi eskasa zegoen, behe laino handikoa. Danbateko handia izan omen zen arratsaldeko 14:00etan inguruko ikazgileek-eta entzundakoa. Herriko apaiz eta medikuari deitu zieten ikazkinek, baina berandu, hilda topatu zutelako hegazkin gidaria. Hil agiriak dioskunez 27 urteko gaztea omen zen. Bretaina handiko Albert E. Danson hegazkin konpainikoarentzat lana egiten zuena.



La Correspondencia de España : diario universal de noticias: Año LXXIV Número 23033 - 1921 mayo 20

HERIOTZA AGIRIA
 


Iturria:

  • Antzuolako errolda zibila.
  • http://www.rcawsey.co.uk/Accf1930.htm
  • http://universitystory.gla.ac.uk/ww1-biography/?id=841


jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07