blogak

Irinmodo (1307-2017)

ARIMEN ALDAREA (VII)

 Arimen (Animas del Purgatorio) aldarea egiteko hitzarmenean parte hartu zutenen sinadurak


arrosario ama, antzuola bilaketarekin bat datozen irudiakArima aldarea gaur Arrosario Ama dagoen aldarean zegoen garai batean, izan ere, Arrosario Amarena gaur egun San Bartolomeko amabirjina dagoen tokian zegoen. Arima aldarearen erretaulan, bere gain aldean, Santa Teresaren irudia ere ikus daiteke.

Ez da aldare hau 1696ko parrokiaren inbentarioan azaltzen,bai, ordea, 1734an. Izan ere, aipatutako urtearen urriaren 10ean, herriko parrokoa zen Francisco Antonio de Larraldek, Juan Bautista de Benitua alkateak eta Andres Gonzalez de Galardi zen Sakramentu Santuaren maiordomoak, eta Bergaran bizi zen Miguel de Yeregui maisu eskultoreak hitzartu zuten azken honek egingo zuela Arimen aldeko aldarea, horrerako baina, bai San Estebanen eta "con modelo del Rosario" aldareak eredutzat harturik:

 OÑATIKO GPHA,

"Haia de azer y ejecutar el retablo colateral de las Animas Benditas del Purgatorio ... con marco labrado de nogal para frontales".

Baina ze baldintzarekin? Denbora eta formari dagokienez halaxe:

"un año poco mas o menos ..." baina "con la misma conformidad que antes de aora a echo y trabaxado el de Ntra. Sra. del Rosario en dicha parroquia".  

Beraz, badakigu Miguel de Yeregui maisu bergararra zenak ere egin zuela Arrosario Amaren erretaula.

OÑATIKO GPHA,

Aldi berean, baldintza hau ere bete behar izan zuen:

"se obliga a hacer en marco labrado de nogal para el altar de las Animas, de la misma echura y talla que el que tiene en el altar de Ntra. Sra. del Rosario".

Dokumentua ere argia da adierazten zenbat ordaindu zitzaion:  

"por precio y quantia de mil y quinietos reales de vellon ... entres pagas por tercias: 40 pesos de a 15 reales aora pronto y de contado ... Otros 40 pesos de la misma especie de vellon para Todos Los Santos del año proximo venidero de 1735, parte en especie de trigo al precio que concurriere en maio del citado año y lo demas asta los dichos 40 pesos en dinero, y los restantes 20 escudos que faltan por Todos los Santos de 1736".

Esan beharra dago maisuaren esku geratu zela aldarea kolokatzea eta baita berarekin batera:

"la pintura de Santa Teresa".
 
Artxiboa:
  •  Oñatiko Gipuzkoako Artxibo Historikoa GPHA


jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07