ARGINDAR LERRO BERRIA ANTZUOLATIK (2020)
Blog honetan udalerrian egin diren obra erraldoien inguruan adierazi ditugu albiste eta argazki ugari. Une honetan, beste bat datorkigu: Güeñesetik Itxasora doan goi-goi mailako elektraindar erraldoia. Dagoeneko ugariak dira Gorlatik hasi eta Deskargaraino eraikitako argindar dorreak.
Aspaldi datorren proiektua da, 2009tik, baina duela urtebete hasi dira esprinean lanean. Lanik handiena, ordea, lurren desjabetzeak sinatu eta gero hasi zuten: 70 metro garai diren 132 dorre eraikiko dituzte, eta goi tentsioko bi hariek hartuko duten korridorea garbitu.
REEk (Red Eléctrica de España-k) uste du lanek bi urte iraungo dutela; epeak betez gero, linea prest egongo litzateke 2021aren bigarren erdirako.
ASTOBIAGA GAINA
132 dorre izango ditu makro proiektuak, eta berau, Astobiaga gainean dagoena, 113 garren dorrea da.
Antzuolan Gorlatik sartzen da linea hau, eta gainez gain Deskargaraino doa. Hemendik, berriz, mendatea zeharkatuz, Legazpira aldera doa.
ASTOBIAGAN KOKATUKO DENA (132tik 113.ena) DAGOENEKO ERAIKITA DAGO (2020/UZTAILA)
Hemengo argazkiak Astibiagapekoak dira, 114. dorrearenak dira.
GORLAKO ZELAIETAN ERAIKITAKO DORREA
ITURRIAK