blogak

Irinmodo (1307-2017)

ARANGUREN

Kultura Ondarearen zuzendariak 1996ko azaroaren 11n hartutako erabakiaren bidez ezarri zen Antzuolako balizko arkeologia guneen aldez aurreko izendapena, kultura ondarearen zentroaren zerbitzu teknikoek egindako txostenaren edukiei jarraituz. 

Izan ere, txosten horrek dioenez, baliteke aipatutako aldez aurreko erabaki horretan aipatzen eta mugatzen diren esparruetan arkeologi aztarnak egotea, eta, hala, aldez aurreko izendapen horrek eragindako guneen zerrenda eta mugak ematen dira. Antzuolako Balizko Arkeologia Guneak mugatzeko modua zehaztu nahian, babes esparruetan honako tipologian Aranguren baserria A motakoa izendatuo da: eraikinaren hormez barruko esparrua babestuz, bertan Erdi aroko garaiko zein osteko aztarnengatik (XV-XVI. mendeak).

Eta bere antzinatasuna ziurtatu dago. 1391ean badakigu Pedro Sanches Aranguty bizi omen zela bertan. XVII. mendean, Juan de Aranguren. XIX. mendean (1810) baserria  Juan Ramon de Arrelusena omen zen, Aranburu, Zumaeta eta AkiƱibai baserriak bezalaxe.


Badirudi berau dela kontserbatzen den baserri honen zatirik zaharrena, XV-XVI. mendeetara garamatzana.
BASERRIAREN ERDIAN MEDIALINA ANTZEMAN DAITEKE, BASERRIA BITAN BANATUZ: 
ETXEBIZITZA ETA SABAIA

 GPAH40246_A_013900r
GPAH40246_A_013900v

1842ko hipoteka eta dokumentu juridiko honetan, datu interesgarri bat datorkigu baserri honen ingurukoa. Izan ere, 1723ko apirilaren 10ean egin omen zen ekontza-ituna eta jabetzen esku-aldatze bat, non Irazabalgoko Francisco Antonio Lopezek eta Amilletako Maria Franciscak, bata zein bestea antzuolarrak, eman zizkieten ezkon-berri ziren Francisco Antonio semeari eta bere emaztea zen Goitiko Magdalenari, Aranguren baserria, bere lur eta mendiekin batera.

ITURRIAK
  •  https://www.euskadi.eus/web01-apintegr/eu/y47aIntegraWar/IBConsultaController/inicioMosaicoFiltro?param=codmun-20011/desc-antzuola/desceu-antzuola/tipoinv-2&locale=EU.
  • ERABAKIA, 1997ko urriaren 14koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Antzuolako (Gipuzkoa) Balizko Arkeologia Guneen Izendapena egiten duena.
  • http://dfg.odilo.es/jopac/browser?nombre=ficharesumen.jsp&publi=406524

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07