blogak

Irinmodo (1307-2017)

ANTZUOLAR MORROIA CARTAGENA DE INDIASera (1780)

Kadizen gaude, 1780ko apirilaren 6an, eta Ameriketara joateko egindako eskaera bitxi honekin topo egiten dugu. Apaiz batek, Francisco Rodriguez de Carasak, Cartagena de Indiaseko (Kolonbia) Inkisizio Epaitegian karguduna ere bazenak egindako eskaera bat da. Berarekin bi morroi eraman nahi zituen aipatutako Konlonbiako Cartagena de Indiasera. Morroitako bat orduan 17 urte besterik ez omen zeuzkan  Juan Lazaro Unanue antzuolarra zen. Franciscok, baina, Kadizeko portuan zegoela, bi morroi ("dos criados") eraman nahi zituen Cartagenara (Manuel de Cordón eta aipatutako Juan Lazaro bera). Eskaera horren erantzuna da hemen daukaguna; alegia, baimen honen bitartez, Ameriketara joateko oztoporik ez  dagoela adierazten da ("no se impide el embarque..."). Halaxe hartuko dute aipatutako hirurek "La Diligencia" izeneko itsasontzia Cartagena de Indiasera (Kolonbiara) joateko.


Iglesia de San Pedro ClaverSAN PEDRO CLAVER eliza. 
De David Shankbone - Trabajo propio, CC BY 3.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=24953415

Juan Unanue Astaburuaga Antzuolan jaio zen 1763ko abenduaren 19an. Gurasoak, Simon Unanue Mujika eta  Mikaela Astaburuaga Ieregi izan ziren.


"... Juan Lazaro Unanue, mozo soltero, hedad de 17, natural de la villa de Anzuola, de la Provincia de Guipuzcoa, en Vizcaya, obispado de Calahorra. Cadiz y abril 6 de 1780. 
Don Francisco Rodriguez de Carasa".


--------------------------------------
Expediente de información y licencia de pasajero a Indias de Francisco Rodríguez de Carasa, inquisidor del Tribunal de Cartagena de Indias, con sus criados Manuel de Gordon Gutiérrez, natural de Gibaja en la Junta de Paraya, obispado de Santander y Juan Lázaro Enanue (sic por Unanue), natural de Anzuola, Guipuzcoa, a Cartagena de Indias.

ITURRIAK
  • Archivo Histórico Diocesano de San Sebastián: DEAH/F06.024//1251/001-01(f.3r,nº--/B,1763-12-19)

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07