blogak

Irinmodo (1307-2017)

ANTZUOLAKO LANTOKIAK (V): TELLERIA HERMANOS LANTOKIA


Antigua auzoan, izen bereko ermita aurrez aurre duela dago industriara dedikatu den eta herritar igeltseroek adreilu gorriz eraikitako eraikuntza dotore bat. Gaur arte "Erreka" enpresak erabili badu ere, beste enpresa batzuk pasatu dira bertatik. 

Hala ere, bere jatorriari erreparatuz, ze helburutarako egin zen eraikuntza hau? 

Galdera horri erantzuteko 1957ko irailaren 30era jo beharra dugu. Urte hartan, herriko udalean:

Se dió lectura a la instancia presentada por los señores Tellería Hermanos... solicitando la autorización para construir un edificio industrial en el paraje denominado “Antigua” con destino a un horno eléctrico para la fundición de acero. El ayuntamiento estima que con dicha industria ha de resurgir notablemente el pueblo de Antzuola ya que durante los últimos 40 años da muestras de un estancamiento... Por aclamación la corporación concede... la autorización” (Nuevo horno para Telleria (1957-09-30)  (Actas y Acuerdos, 1948 a 1954, libro 19, folio 106).


 






1957ko irailekoak dira lantoki dotore honen planoak.



Hala ere, nahiz eta Udalak emandako babesa osoa izan, kontuan izanda herrian industria premia handia zegoela urte hartan, industria delegaritzaren ezezkoa jaso zuen. Ez dakizkigu arrazoiak.

"Txasionekua"
Txasio etxea Antzuolan bilaketarekin bat datozen irudiak

Kontua da ezezko honek ez zuela Telleria anaiek (Luis eta Agustin Telleria, batez ere) martxan jarri nahi zuten jarduera alde batera laga, eta dakigu aktibitatea Kalegoin, "Txasio" etxe azpian (gaur etxebizitzak) jarri zutela.Izan ere 1960ko estatistika batean azaltzen zaigu berri hau; alegia, "Única empresa de nueva creación de los últimos 3 años: Tellería Hnos., Mártires de España, 2. Calibrado de aceros. Total, 8 obreros" (Legajo 16, Correspondencia 1961). 

 PABELIOA GAUR
Honatx garai hartan herrian zeuden beste industria batzuk:


INDUSTRIAK eta LANGILE KOPURUA ANTZUOLAN                  1960. URTEAN
Hilaturas
122
Olaran 
34
Bareño  
11
Telleria   Hnos       
8
Galarza 
7
Industrias Tellería       
6
Avelino  
5
Santos 
5
Camacho 
6
J.Mª Lascurain      
5
Echaniz  
2
Emiliano
1
Mateo 
1
 Legajo 16, Correspondencia 1961
Badakigu 1959an jarduera hori "Txasio" etxe azpian martxan zegoela, 1959ko apirilaren 25ean eskaera berri bat egin ziotelako udalari:

“Quedó sobre la mesa una petición de don Luis María Tellería Legorburu en nombre y representación de “Tellería y Hermanos”, solicita le sea concedida en arriendo el antiguo lavadero de la calle de los Mártires de España para almacén de materiales de la industria de aceros calibrados” Actas y Acuerdos, 1948 a 1954, libro 19, folio 168).

Badakigu ere baiezkoa jaso zuela eskaera honek udaletik, "Se le concede dicha autorización... de quinientas pesetas mensuales de renta..”(1959-05-05) (Actas y Acuerdos, 1948 a 1954, libro 19, folio 168). 

Eraikuntza hau beraz, eginda bai baina utzik geratu zen, beste jarduera batzuen zain. Eta hala, 1965ean, herrian kokatu nahi zuen Matz Errekak bertan lan egiteko aukera eskatu zion herriko udalari:


“Que mediante convenio establecido con Tellería Hnos., esta empresa va a cometer un pabellón sito en el barrio de Antigua para la fabricación de máquinas y diversas piezas de plástico, troquelaje para estas máquinas y diversas piezas de plástico con destino a la explotación... Según nuestros cálculos nuestra empresa ocupará a 150-200 operarios-socios, con la correspondiente ventaja tanto social como mercantil e industrial para este pueblo... Queremos hacer constar que donde hay trabajo, hay progreso y biniest

jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07